Duguna eta Iruñeko Udal dantza taldea gauza bera ote dira? Zilegitasunez ospatu genuen iaz gure 75. urteurrena? @aritzibanez gure kideak iazko polemikatxo bati argi pixka bat eman nahi izan dio:
https://t.co/d3IfXQX96B
Iruñeko bandera dantzatuz hasiera eman diegu 2026ko Batasunaren Pribilegioko ekitaldiei.
Asteartean segizioan parte hartu eta soka-dantza dantzatuko dugu Udal plazan 19:00ak aldera.
Zer lirateke gure trokeo-dantzak gure gaitarien doinu zoragarririk gabe?
Instagrameko zozokeriak harrapaturik, aurreko bideoak haien deirik eta irudirik gabe sareratu ditugu. Hona, kalte-ordaina!
Uztailaren 14ak berezko duen bestondo ttipiarekin, ezpata-brokelena.
Zortziurrenean La Pamplonesak jotako Debako Martxaren doinura egiten dugu San Lorenzotik udaletxerako bidea.
Doinu hau P. Sorozabalen konposizioa da, eta izen hori hartu aurretik euskal milizia antifaxisten ereserkia ere izan zen.
Bideo honekin Vicent Egea omendu nahi dugu
Finita la commedia.
Zortziurreneko segizio eta dantzekin amaitutzat emen ditugu 2026ko sanferminetako lanak.
Udal plazako trokeo-dantzendako Gaitistaneko Orkestrakoen laguntza izan dugu. Milesker aunitz!
@ehzfestibala -tik kapilateko Herriko-etxeko plazara.
Plazerra izan da!
Hau poliki-poliki amaitzen doa, lagunok!
Atzo, gure ohiko lanei beste lantxo bat gehitu genien kultura arteko kalejiraren bukaeran.
38 graduko bero saparen azpian berriz ere jatorri ezberdinetako iruindarrak soka-dantzan batu ginen denok bat garela adieraziz.
Uztailaren 8an txikien hirugarren taldeko dantzariak, ezpata-dantzari atera ziren alde zaharreko karriketan barna. Ibilbidea pixka bat moldatu behar izan genuen, itzal bila. Eta hala ere, gogotsu egin zioten aurre bero sapari.
Uztailaren 7ko emanalditik, arku-dantza.
Sanferminen alegoria moduko bat: 9 egunez korapila zaitezke, baina ororen buru, uztailaren 14ko gauean guztiak askatu egiten dira, ondoko urtera arte.