🟩 Belar ebaki berriaren usaina… oroitzapen bihurtzen denean.
Umetako oroitzapen askok zentzumenekin lotura zuzena dute: usainak, soinuak eta irudiek iraganera eramaten gaituzte berehala.
Blog-a irakurtzeko 👉 https://t.co/OI32nZjmqA
#LabayruFundazioa
🟩 Santu izenak letra larriz idazten dira.
Halanda be, herrietako jaiak izentetako erabilten diranean, letra zehez eta berba baten idazten dira, eta pluralean deklinau.
Ikusi gehiago 👉 https://t.co/0qsTnZrcaF
#LabayruFundazioa#Gramatika#Bizkaiera
HABEren aurtengo bigarren deialdiko azterketak prestatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu.
Irailean hasiko dira, azterketen atarian, prestakuntza zehatza eta trinkoa eskaintzeko.
Informazio guztia, ordutegiak eta izen-ematea 👉 https://t.co/lYlnojlK7U
#LabayruFundazioa
Melokotoia uda sasoiko fruta ezagunenetarikoa da: mamitsua, gozoa eta freskagarria. Euskaraz hori izendatzeko hainbat berba daude. 🍑
👉 https://t.co/lNUeqeSiGP
#LabayruFundazioa#Hiztegia
👥 💚 Beharginen udako batzarra.
Urtean gutxienez birritan, Labayruko talde osoa elkartu ohi gara egitasmoak partekatzeko eta indarrak batzeko.
Batzarrak argi utzi digu bide zoragarria dugula aurretik. Elkarrekin lanean jarraitzeko gogoz gainezka gaude!
#LabayruFundazioa
🟩 Errituala, ludikoa ala biak?
Lanabesak kolpatuz egiten diren dantzak. Euskal musikan eta dantzan ohikoa da era guztietako materialak eta lanabesak erabiltzea soinua eta irudi koreografikoak sortzeko. ⚔️
Blog-a irakurtzeko 👉 https://t.co/TsfdrSAAFY
#LabayruFundazioa
🤝 Euskararen etorkizun digitala eraikitzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Labayru Fundazioak eta @euskorpora-k.
Bi erakundeen arteko lankidetza honen helburua gure hizkuntzaren ondarea ingurune digital berrietara eramatea da.
#LabayruFundazioa
🟦 “Hil da” ala “hil egin da”? 👀
Zein joera dozu zuk? 🔍 https://t.co/IEeA8wA07m
🔵 #DakienakDaki 👉 atalean bizkaiera landuko da, hobeto erabilteko.
#LabayruFundazioa
Azken asteetako albisteek lurrikarak ekarri dituzte berriz ere hizpidera. Euskaraz, fenomeno hori izendatzeko berba hauek erabiltzen dira.
👉 https://t.co/lNUeqeSiGP
🟢 Euskarazko zerbitzuren baten bila bazabiltza, sartu 👉 https://t.co/e0BijZLfur
#LabayruFundazioa#Hiztegia
🟢 EusTET 2026 🟢
Euskara-teknikari eta trebatzaile izateko ikastaro trinkoa Labayru Fundazioan. Matrikulazio epea zabalik.
#EusTET-ek ikuspegi praktikoa eta teorikoa eskaintzen ditu, sektorean lehen pausoak emateko.
📩 [email protected]
📲 944 437 684
#LabayruFundazioa
🟩 Zer da EusTET?
EusTET Labayru Fundazioaren ikastaro trinkoa da, euskara-teknikari edo trebatzaile lanetan hasi nahi dutenentzat.
🎓 EusTET: euskara lanbide bihurtzeko bidea.
Informazio guztia 👉 https://t.co/OfHJLkc1Yv
#LabayruFundazioa#Eustet
Uztailaren 14an eta 15ean, "Olatuaren enbatean. Emakumeak & itsasoa XX. mendean" udako ikastaroa egingo da Bermeoko Arrantzaleen Museoan. 🗓️
Uztailaren 14an, Akaitze Kamiruagak "Geu be bagara itsasoa" izeneko hitzaldia eskainiko du. 🌊♀️
Zatoz gurekin! 🤝
#LabayruFundazioa
Zeintzuk dira euskararen biziberritzerako ditugun erronka nagusiak? 🗣️📈
Uztailaren 9an Koldo Zarate gure lankideak "Euskeraren pizkunderako erronkak" hitzaldia eskainiko du Bakioko Txakolingunean, arratsaldeko 19:00etan.
Sarrera librea. 🏛️✨
#LabayruFundazioa
“Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian” liburua argitaratu berri du @argia-k. Igone Etxebarriak ere proiektu horretan parte hartu du “Donienatxa edo arbolak jaien ikur?” artikuluarekin. 🌳📚
Informazio gehiago 👇 https://t.co/5LFTlYdlEN
#LabayruFundazioa
Labayru Fundaziotik zorionak eman nahi dizkiogu Onintza Enbeitari, Aste Nagusiko pregoilari izendatu baitute. 🏛️✨
Lexikografia lantaldeko kidea den heinean, izendapen honek poz handia eman digu lan-talde osoari. Zorionak eta jai zoriontsuak, Onintza! 🤝🎭
#LabayruFundazioa
Gure kultura ezagutzea eta partekatzea baita harrera egiteko modurik onena! 🌍🤝
Bihar Nerea Etxebarriak "Euskal Kultura Tailerra" eskainiko du @zehar_e elkartearen egoitzan.
Kultura, guztiontzako topagune! 💚🌿
#LabayruFundazioa
Zorionak bihotz-bihotzez Adolfo Arejitari! 👏✨
@BizkaiaIrratia-ren eta @RadioPopular-en urteurrenean urteotan egindako lana eskertzeko hainbat lagun eta erakunde saritu ebezan, eta tartean gure Artezkaritzako kideak aitortza berezia hartu eban.
#LabayruFundazioa
Igone Etxebarriak @ueu_orokorra-k antolatutako “XX. mendeko euskal plazandreak: etendako loraldia” ikastaroan parte hartu zuen. 📚✨
Eskerrik asko antolatzaileei eta gerturatu zineten guztioi! 🤝
🟢 Azken berriak ezagutzeko 👉 https://t.co/WnVI19vzVy
#LabayruFundazioa
🟦 “Bai nagusi!” ala “Bai nagusia!”? 👀
Holako esamoldeetan, zalantza sortzen da sarritan: nola erabili behar da amaierako forma hori?
Zein da egokiena? 🔍 https://t.co/Nx33udxysc
🔵 #DakienakDaki 👉 atalean bizkaiera landuko da, hobeto erabilteko.
#LabayruFundazioa
🟩 Gerrek ez dute frontean bakarrik arrastoa uzten.
Isiltasunak, beldurrak eta etenek ere belaunaldi askoren memoria markatu dute.
Blog-a irakurtzeko 👉 https://t.co/jeLTGt8mCx
#LabayruFundazioa