Aitor Ikastolaren 50 urteetako historia jasotzen duen dokumentalaren aurkezpena bihar Egiako Kultur Etxean eskainiko da, 18.00etan eta 19.30etan. 50 urteetako ibilbidea hainbat protagonisten ahotik jasotzen da dokumentalean, galdu ezin den hitzordua! #aitor50
83ko belaunaldikoek Aitor Ikastolan ikasturteetan zehar egindako jarduera mordoaren lekuko ditugu argazki hauek: santotomasak, danborarra, kaldereroak, iñauteriak, irteerak, eskola kirola, txistu emanaldia, dantza erakustaldia... hau martxa hau! #aitor50
Aitor Ikastolako urteurren jaiarako gutxi falta da, baina bazkari txartelak erosteko igandea maiatzak 20 izango da azken eguna, Haurren bazkari txartelak hala ere, ikastolan jaso behar dira eta ostirala izango da azken eguna. Beraz, azkar ibili!
Egiaren auspoa, Aitor Ikastolaren 50. urteurren kanta aurkeztu dugu gaur ikastolan. Pelaxen sortu du kanta eta hainbat ikasle ohik ere parte hartu dute. Egungo ikasleek dantza batekin lagundu dute kanta. Ederra! #aitor50
Egiaren hauspoa kantuan parte hartu dute besteak beste Mikel Alkorta, Libe Biain, Ibon Gerra, Haizea Fernandez, Haizea Muñoz, Unai Pelayo, Izarne Zelaia, Luis Fernandez, Iñaki Garmendia eta Beñat Antxustegik. https://t.co/djtsMDlZmu
Egiaren hauspoa Aitor ikastolaren 50 urteurren kanta aurkeztuko da gaur Konkorroneako eraikinean arratsaldeko 16.15etan, bertan ikastolako ikasleek dantza batekin lagunduko dute kanta. #aitor50
Egiaren hauspoa Aitor ikastolaren 50 urteurren kanta aurkeztuko da gaur Konkorroneako eraikinean arratsaldeko 16.15etan, bertan ikastolako ikasleek dantza batekin lagunduko dute kanta. #aitor50
Aitor Ikastolaren urteurreneko egun handirako gutxi falta da: Ekainaren 2an ospatuko dugu jai batekin, dagoeneko bazkarirako txartelak salgai daude Ikastolan eta Katan. Beraz, azkar ibili eta ez galdu aukera!#aitor50
1976ko belaunaldiko hainbat ikasle Aitor ikastolarekin egindako irteera batean. Ekainaren 2an Aitor ikastolaren egun handia izango da beraz, ondo gorde data #aitor50