💚 *Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nazioarteko Egun* honetan gure elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi diegu gaixotasuna pairatzen duten pazienteei eta beraien senideei.
Julian Barrenetxea abesbatzako 40 urteurren ospakizuneko ekitaldian izan gara. Herriko 4 konpositore garrantzitsuenen lanak bildu dituen disko aurkezpenean. Eskerrikasko J.L. Frantzesena, J.M. Altuna, Julian Barrenetxea eta Juan Antxieta. Zorionak! Argazkiak @AzpeitiaGuka
Imanol Eliasek, bizik zela, argitaratu gabeko nobelaren aurkezpenean egon gara. Dohaitzaren eskuzabaltasuna eskertu. Baita Pello Elorza, herriko UBBko presidenteak egindako lana, eta era berean, Eliasen alarguna den Itziarena, muxutruk azpeitiarren alde opari hauek uzteagatik.
@EiderMendoza2 Eguna amaitzeko Euskararen Memoria Historikoa mintzagai. "Euskara hizkuntza gutxitua da, gutxitu dutelako... Baina euskararen geroa gure eskutan dago" gogoratu du Josean Buenok.
Justizia linguistikoa: diskurtsoak, praktikak eta oinarriak berdintasuna helburu @udaltop topaketetan gaude. Hastear lehen hitzaldia hizkuntzen berdintasun errealaren inguruan Vicenta Tasa Fusteren eskutik. Jarraitu jardunaldia🧵 honetan
🟢🏊♂️ AZPEITIA > Gure proposamena aurkeztu genuenean, udal gobernuak argudiatu zuen ezinezkoa zela. Orain, bi urte geroago, obra horiek posible dira.
🟢🏊♂️ AZPEITIA > Cuando presentamos nuestra propuesta, el gobierno municipal alegó que no era posible. Ahora, dos años después, esas mismas obras son posibles.
#Azpeitia #EAJPNV #Igerilekua
🌾 Gaur, San Isidro egunean, eskerrik beroenak gure baserritar eta nekazari guztiei.
Zuen lanari esker, kalitatezko elikagaiak ekoizteaz gain, gure paisaia zaintzen duzue eta gure ongizatea bermatzen duzue. Baserria gure sustraien eta gure etorkizunaren parte da.
Mila esker bihotzez, gaur eta urteko egun guztietan.
#Gipuzkoa #SanIsidro
📢 *Euskara erdigunean!* Inmobilismotik eta maximalismotik urrun, konponbide zentratua proposatzen dugu. Erantzukizunetik eta euskararekiko konpromisotik. Gure hizkuntza blindatzea eta babesteko jardunaldia izan dugu Sabin Etxean, bertan izan gara herriko zinegotzi & UBB kideak.
Emakume Txokoak 15 urte beteko ditu eta urteurreneko ospakizunak antolatzeko asmoz, asanbladan izan da Edurne Enparan alderdiko zinegotzia, proposamenak egiteko eta ideiak partekatzeko. Topaketa emakume eta LGTBIQ+ pertsonei zuzenduta egon zen Emakume Txokoan bertan.
Udalbatzan:
Langile zerrenda dela eta. Abstentzioa. Enpresa batzordeko bileretan ez duelako lortu langileriaren babesa. Alderdi sozialaren parte 1 ez dago ados zerrenda eta markatzen dituen aldaketekin.
Oposizio eta alde sozialaren babesa beharko luke. Ez da abiatu den bidea.
⚫️ Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Carlos Garaikoetxea Lehendakariaren heriotzaren ondoren ➡️ https://t.co/5aDlccbMiG
⚫️ Declaración del Euzkadi Buru Batzar tras el fallecimiento del Lehendakari Carlos Garaikoetxea ➡️ https://t.co/1IWGYxu2e3
Aire libreko kaleko 5. Pintura lehiaketa izan da gaur. Hegoa Larzabal Kultura batzordeko EAJko kidea bertan izan da.
Lehenik kalean, lanen prozesua ikusten eta ezagutzen eta gero sari banaketa ekitaldian. Mikel Sanz irabazlea Loiolako irudiagatik. Kalitate altuko lanak izan dira
Aurreikusitako kostuak baino diru-sarrera handiagoak sortzeko gaitasuna du proiektuak, jasangarritasun ekonomikoa bermatuz.
Ez dago plana kaxa batean uztea justifikatzen duen arrazoirik. Txostenek bideragarritasuna bermatzen dute, bai ekonomia zein hirigintza ikuspegitik.
🕊️ José María Guibert (1962–2026), Azpeitian jaiotako jesuita eta Deustuko Unibertsitateko erretorea (2013–2023) hil da. Hezkuntzaren eta balioen aldeko erreferentea izan da. Bere lan eta konpromisoagatik gure aitortza eta doluminak senide eta lagunei.
Argazkia @deusto
🕊️ *Gernikako bonbardaketatik 89 urte bete dira gaurkoan*. Gerra, basakeria eta bidegabekerien aurrean bakea, askatasuna eta giza eskubideak. Herriko alderditik Madriden #Gernika originala ikusten eta gaur aurkeztu den #Egurnika lokal aurkezpenean izan gara asteburuan.