Ekimen hau urtero errepikatu nahi dugu, lursail publiko zein pribatuetan, Elorrion, bertako basoen azalera handitzeko asmoz.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!!!
Joan den igandean egin genuen gure lehen landaketa. Udalak aurten erositako lursailean 300 zuhaitz landatu genituen, haritz kandudunak gehienak, baita arteak, haltzak, ereinotzak, sagrminak,elorri zuriak eta beltzak.
50 pertsonatik gora aritu ginen auzolanean. π