ZORIONAK! 400 neska* gazte baino gehiago bildu gara asteburu honetan Lizarran!
Euskal Herriko txoko ezberdinetatik egunero lanean gauden neska* gazteak bildu gara hausnarketak konpartitu, eztabaidatu eta elkarrekin ditugun erronkak zehazteko.
Berdintasun politikek ikusezin bilakatu nahi duten biolentzia da torturatuak izan diren emakumeek* jasandakoa.
Beraien egia aitortu eta erreparaziorako bitartekoak beharrezkoak dira jendarte feminista bat eraikitzeko.
Justizia feminista tortura jasandako emakumeentzat *!
Urrian haziak landatu genituen Lizarran. Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan, proposamena ureztatzeko aukera izan genuen, eta orain prest dugu denon artean sortu eta eraikitakoa.
Hemendik aurrera, espazio hau alde batera utzi eta @EH_NeskaGazteak kontuan ikusiko dugu elkar!
Azaroaren 25ean kaleak hartzera goaz!
Barruan dugun amorrua kolektiboki antolatu eta itotzen gaituzten zapalkuntzekin haustera
goaz. Elkarren artean saretuz eta aliantzetan sakontzen jarraituko dugu, geldiezinak garelako.
ZUEN BIOLENTZIARI, GUK AUTODEFENTSA FEMINISTA!😈
Neska* gazteok nazkatu gara!
Nazkatuta gaude sistema heteropatriarkal kapitalista sustengatu eta aldi berean politikoki zuzenak diren mezuak zabaltzen dituztenetaz. Egiturazko arazoei aurre egiteko, zapaltzen gaituen sistema irauli beharra dago.
Zerbait sukaldatzen ari gara...
Adi egon hurrengo orduetan Euskal Herriko neska gazteon sare sozialei!
🔻Twitter: @EH_NeskaGazteak
🔻Facebook: Euskal Herriko Neska Gazteak
🔻Instagram: @neskagazteak
#Elkarrizketatuak Edurne Sanchez Leon, Tuterako mugimendu feministako kidea
Feminismoaren beharra euskaldun gisa jasaten zuen zapalkuntzatik sentitu zuen. Erribera Intsumisa taldeaz eta feminismotik Euskal Herria eraikitzeaz aritu gara
🎥Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoz, sei gazteri eman die ahotsa Topatuk @zizelkariak dokumentalean.
Baina nor dira Martta, Jon, Ibai, Maika, Edurne eta Arkaitz?👇
https://t.co/moUvRrnmZq
👉Erraiei begiratu eta hurrengo urratsak zehazteari ekin diogu. Ezinbestekoa da neska* gazteon parte hartzea.
Gure espazioak eraikitzen jarraitu eta azaroaren 25ean @EH_NeskaGazteak kalean izango gara, autodefentsa feministaz armatuta.
#SaldaGara
Guk #AutodefentsaFeminista! ✊
Milesker denoi egun hauetan zuengandik eman duzuen guztiagatik. Parte-hartzeagatik. Pazientziagatik. Ilusio eta indarragatik. Ulerkortasun, goxotasun eta zaintzagatik. Handiak zarete! Salda badago eta salda gara! ZORIONAK EHko MUGIMENDU FEMINISTA, izugarria izan da! #saldagara
#SaldaGara eta lortu dugu. Zorionak Euskal Herriko Mugimendu Feministari asteburu zoragarri honengatik 💜
Neska* gazteok sarea ehuntzen jarraitu eta borrokaren lehen lerroa hartuko dugu. Elkarrekin eginez, aurrera ekin!
Gora Euskal Herria Feminista ✊
📸 @EcuadorEtxea
@EginTopa Lizarrako topaketetan erabaki genuen Autodefentsa Feministaren markoan zentratzea, honen ulerkera integrala lantzeko. Azaroaren 25ean kaleak hartzeko deia egiten dugu, neska gazteon espazioak eraikitzeko!
@EginTopa saretzetik egituratzera pasatu behar dugu. Konfiantzazko espazioak ehunduz eta belaunaldi arteko harremanak landuz. EH mailako markoak ezinbestekoak dira ere.
Badugu indarra, badugu norabidea eta badugu lana. Neska* gazteok badugu eta izango dugu zeresana.
Borroka feministak egiten gaitu eta mugimenduak feminismoz blaitzera
gatoz. Geratzeko etorri gara eta herri feminista eraikitzen jarraituko dugu!