Euskal Herriak NATOri ezetz esan zion duela 40 urte. Gaur, Bardeako tiro eremutik, bakearen aldeko deia munduratzen dugu.
Eskalada militar arduragabea gelditu behar da. Diplomaziaren bidea hartu. Nazioarteko zuzenbidea errespetatu.
Gutxi batzuen interesek gehienon pobretzea dakartelako. Haien bonbardaketak gure krisiak direlako. Eta ez dugu onartuko.
Gerrarik ez! Euskal Herriak gerrari ez! Inperialismoaren eta autoritarismoaren aurrean, bakea eta burujabetza.
Apirilaren 5ean Aberri Eguna ospatuko dugu IruΓ±ean.
#BatEgin Euskal Errepublika aldarrikatzeko, faxismoari aurre egiteko, euskal herritarren bizi baldintzak duintzeko eta oldarraldi judizialaren aurrean euskararen biziberritzeari ekiteko hitzorduarekin.
https://t.co/m2KaEfKOVE
Maite zenuten herri txiki bezain handi hau bizirik dago, etorkizunaren jabe izateko irrikaz.
Zuri-beltzak koloreztatzen jarraitzen dugu, injustiziak gainditzen, goibelak alaitzen, minak baretzen.
Azaroaren 22an #AskatasunHaizea garela erakutsiko dugu Bilboko kaleetan!
Azaroaren 22ko manifestazio nazionala ezin duzunez galdu, 120 autobus inguru antolatu ditugu Bilboko kaleak betetzeko egoteko. Eta, nola ez, garraio publikoa ere erabili!
Hamaika arrazoi #AskatasunHaizea garela aldarrikatzeko! π«
Amaiurretik, zatiketa administratiboen eta ukazioaren gainetik, mezu argia:
EUSKAL HERRIA ASKATASUN HAIZEA DA, #AskatasunHaizea gara.
Azaroaren 22an Bilbora! β
Azaroaren 22an, hilabete bat barru, Euskal Herriko abertzale, ezkertiar eta independentistok zita bat dugu Bilbon. Zu ere gonbidatuta zaude.
#AskatasunHaizea
Herritik, herrira eta herriarekin. Garai ilunetan argia egiteko jaioak gara, faxismoaren aurrean #AskatasunHaizea.
Azaroak 22 β’ Bilbo β’ Manifestazio nazionala
πGiro paregabean ospatu dugu 38. Sagardo eguna. Udako azken txanpa hau aitzakia ederra izaten da lurraldeko sagardogileekin topa egin eta sektorea babesteko! Zorionak Otsu enea, GaztaΓ±aga eta Elutxeta sagardotegiei, aurtengo omenduei.
Gure mahaietan ez dadila inoiz falta!
Ohore handia da Pepe Mujicaren azken agurrean egotea une historiko honetan ezker independentistaren babesa adierazteko Uruguaiko herriari.
AquΓ estamos, Pepe. Tu viejo pueblo vasco no te olvida. Β‘No me voy, estoy llegando! Β‘Vamo arriba!