๐ฃ๏ธ Euskal Herrian Euskaraz!
Ostiralean solasaldi ederra izan genuen. Intza Gurrutxagarekin batera, "Pizkunde berrirantz?" gaiaren inguruan hausnartu genuen. Gainera, Ahetzek eskualdeko egoeraren eta datozen urratsen berri eman zigun.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!
๐ฅPrest zaudete gau eder baterako?
๐ง DJ ADARRAK izango dugu Garinen giroa astintzen, musika onena eta dantzarako aitzakiarik ez.
Animatu, zuen zain gaude! ๐
Garineko langileok eta lan taldeko kideok elkarrekin eman diogu bukaera eta sagardotegi denboraldiari. Bertan, lanean jarraitzeko indarrak berritu eta asmo berriak identifikatzeko tartea ere hartu genuen.
Beste bat arte Oialume Zar! โค๏ธโ๐ฅ
๐จ๐บ Aurreko ostiralean giro aparta bizi izan genuen tabernan. Kuba herriari elkartasuna adierazteko helburuarekin.
Solasaldian gaur egungo Kubaren egoera jorratu genuen, eta egunean zehar jasotako diru laguntza ekonomikoa bertara bideratuko da.
Milesker bertaratu zinatenoi!
๐El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi.
Gaur egungo testuinguru politikoari buruzko gogoeta interesgarria, lehen eskutik entzuteko aukera paregabea.
Zatoz eta gozatu!๐
๐ OHARRA: Azken ostiraleko mobilizazioa martxan dagoen bitartean, taberna itxita izango dugu. Garineko komunitate osoari bertan parte hartzeko deia egiten diogu.
Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiengatik, kalera. โ
๐ฃโ๐พGure tabernan argi daukagu: ez dugu jokabide matxistarik ezta arrazistarik onartzen. Ez badakizu egoten, ez etorri.
Erasoren bat bizi baduzu edo zerbait arraroa ikusten baduzu, gugana jo.
๐ OHARRA: Azken ostiraleko mobilizazioa martxan dagoen bitartean, taberna itxita izango dugu. Garineko komunitate osoari bertan parte hartzeko deia egiten diogu.
Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiengatik, kalera. โ
๐ค Aurten ere, Paulo Txikiya Bertso Eskolak antolatuta, tabernetako bertsolarien txapelketa bueltan da.
Nor izango ote da XXX. edizioko txapelduna? Hurbildu tabernara eta gozatu bertsoez.
Zuen zain izango gara ๐
๐บ ๐๐๐๐๐ง๐ข๐ฅ ๐๐๐ฅ๐๐๐๐ฅ๐๐ข ๐๐ญ๐ข๐๐!
Hurrengo larunbatean Euskal Herrian ekoiztutako garagardoak dastatzeko aukera izango dugu.
Animatu, janariaz ere gozatzeko aukera egongo da bertan!๐
๐ข ๐ข๐ฆ๐ง๐๐๐จ๐ก๐๐ ๐๐๐ฅ๐๐ก๐๐กโผ๏ธ
Ostegunero, 19:00etatik 21:00etara pintxo-potea izango dugu Garin Herriko Tabernan.
๐ Etorri lagunekin, gozatu giro onean eta dastatu gure pintxo-pote goxoez. Ostegunak goxatzeko beste modu bat.
๐ต๐ธ Garin herriko tabernak bat egiten du sindikatuek eta Gernika-Palestina herri ekimenak urriaren 15erako deitu dituzten lanuztearekin eta mobilizazioekin.
Horregatik, bihar lanuzteak egingo ditugu, 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Bihar, mobilizazio orokorra!
๐Oraindik gure pintxoa dastatu ez baduzu, aste honetan ere tabernan izango dugu. Ez galdu aukera!
๐Astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00.
๐ต๐ธ Aurtengo pintxoa Palestinar herriari eta erresistentziari babesa adierazteko prestatu dugu.
Gora herri libre eta burujabeak! โ๐ฝ
๐ Denbora luzez zain egon ondoren hemen daukazue aurtengo ๐๐ง๐ซ๐๐ฅ๐ ๐๐๐จ๐ก๐. Dagoeneko salgai dituzue herri bazkarirako txartelak. Bixi ibili! โก๏ธ
Denak etxean izan arte kalean jarraituko dugu โ๐ฝ
โค๏ธโ๐ฅ Aurten ere, Garin Herriko Taberna osatzen dugunon afaria egin dugu. Lanean jarraitzeko indarrak hartu genituen. Beste behin, eskerrik asko Larregain, etxean bezela sentitu ginen.
๐ค Giro ederra izan genuen atzo, XXIX. tabernetako bertsolarien txapelketan.
Guztira, 14 bertsolari aritu ziren kantuan. Denek utzi zituzten bertso dotore zein xelebreak. Aurtengo txapelduna Xabat Pagola izan da.
ZORIONAK XABAT! ๐๐ฝ
๐ค Aurten ere, tabernetako bertsolarien txapelketa izango dugu Paulo Txikiya bertso eskolaren eskutik. XXIX. edizioko txapelduna zein izango ote da?
Gerturatu tabernara bertsoez gozatzeko. Zuen zain egongo gara ๐