[ARGAZKIAK] Atzo eman zien hasiera Brinkolako San Agustin jaiei. Gaur arratsaldean, bolo eta toka lehiaketa, umeentzako puzgarriak eta txistorra eta sagardo banaketa izango dira.
https://t.co/zCKq9ldcZq
[ALBISTEA] Ion Izagirre hirugarren sailkatu zen atzoko Tour Poitou-Charenteseko azken etapan. Amaierako sailkapenean zazpigarren gelditu da ormaiztegiarra.
https://t.co/egOEIHSYvP
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] San Juan Txiki eguna dute gaur olaberritarrek. Goiza bi pilota partidarekin hasi dute. Arratsaldean, berriz, herri kirol desafioa izango da.
https://t.co/7KYv2uQrH7
[ALBISTEA] XLV. Beasaingo Junior mailako Munduko Txapelketaren aurreko Klasika jokatuko dute bihar. Proba 10:30ean abiatuko da Beasaingo Nafarroa etorbidetik, eta lehen txirrindulariak 13:15 aldera helmugaratzea aurreikusten da.
https://t.co/Nwvni4UszL
[ALBISTEA] Gaur arratsaldean mendi bizikleta trabesia egingo dute Itsason. Ibilbidea 22 kilometro ingurukoa izango da eta Itsaso inguruko mendietan barrena eramango ditu parte-hartzaileak.
https://t.co/ulWL0W9LPQ
[ALBISTEA] Jose Ramon Soroizi banatuko diote aurten Zinemira saria. Irailaren 22an jasoko du, Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian.
https://t.co/uBU2PQ33Bi
[ALBISTEA] 92. San Bartolome txirrindularitza proba jokatuko dute bihar Zegaman. 23 urtez azpikoek, 30 urtez azpikoek eta Formacion kategoriako txirrindulariek hartuko dute parte.
https://t.co/XxwQe2LYtJ
[ALBISTEA] N-I eta A-15 errepideetako sistemetan egingo dituzten lanen ondorioz, trafikoan hainbat aldaketa izango dira irailaren 2tik 3ra bitarteko gauean.
https://t.co/k3MQJbmfKV
[ERREPORTAJEA] Amalia eta Andres ama-seme lazkaotarrek Zaldibiako Kixkurgunen proiektu berria jarri dute abian. Eskaintza gastronomiko guztiz begetalean oinarritutako proposamena prestatu dute.
https://t.co/YG0NE63IWh
[ALBISTEA] Legazpiko Asanblada Feministak Legazpitik Urretxu-Zumarragara doan bidegorrian jazapen matxistak eman direla salatu du.
https://t.co/N9MGQNJf07
[ALBISTEA] Mikel Auzmendi mendi korrikalari ataundarra UTMB World Series txapelketako CCC distantzian lehiatzen ari da gaur, 3219 dortsalarekin.
https://t.co/QO2hCdtZ4H
[ALBISTEA] Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta, Pintxopote antifaxista egingo dute Lazkaon irailaren 3an, Gazte Festen atarian.
https://t.co/tQDX5asDuD
[ALBISTEA] Beasain KEk aurredenboraldiko bi azken partiduak jokatuko ditu asteburuan. Gaur arratsaldean Valle de Eguesen aurka neurtuko ditu indarrak, eta bihar Lagun Onaken aurka.
https://t.co/zBPZXTfETK
[ALBISTEA] Brinkolako San Agustin jaiei gaur emango diete hasiera. Eguerdian hasiko dute egitaraua, meza eta jubilatuen bazkariarekin. Txupinazoa, berriz, 20:00etan izango da.
https://t.co/CmCjNTjLzv
[ALBISTEA] Nafarroa Barrena eta Nafarrasagasti Goena baserri inguruetan aske eta identifikatu gabe dabiltzan txerri vietnamdarrak kentzeko deia egin du Idiazabalgo Udalak.
https://t.co/dP5bUZVmcZ
[ALBISTEA] Gaur gauean, abuztuaren 27tik 28rako goizaldean, ilargi eklipse partziala ikusi ahalko da. Ez da betaurreko berezirik beharko, ezta argazkiak ateratzeko iragazkirik ere.
https://t.co/AHIS3fCADQ
[ALBISTEA] Antioko XLIII. Musikaldian Euskal Herriko eta nazioarteko musikariak ariko dira. Guztira, bost kontzertu eskainiko dituzte, horietako lau Antioko ermitan eta azkena Igartubeiti Baserri Museoan.
https://t.co/lzEQLTbRYq
[ALBISTEA] Xabier Mendiguren idazle eta editore beasaindarrak 'Morlans' nobela berria aurkeztuko du irailaren 3an. Gertakari errealetan oinarritutako lana da.
https://t.co/HJAmkFbmG2