Ezagutzen nautenek badakite nik bideoak gustoz egiten ditudala, gertuko sentitzen ditudan talde edo ekimenek ikusgarritasun pixkat gehiago izan dezaten. Ez dago besterik. Huskeri bat izanda ere, ni gustura aletxoa aportatuta. Baina zergatik uka poza ematen dizula norbaitek esker ona erakusten dizunean, gutxitan gertatzen baita. Hona hemen Ordiziako lagunek egin berri didaten oparia; bertako gutiziak eta bertako dendan erosita gainera. Biba zuek! #Ordizia #Biziola
Erdiz erdi jotzen du helburua Ordorikak hemen. Txiolandia uzteko kanpainak ere hortik izan du, galtzaileago atera da euskal komunitatea, txiringitoaren jabea baino.
Gaur, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren bukaera eskatzeko mobilizazioa eta ekitaldia egin dituzte Ordizian, goizean. Berdintasun Sailak, Garagune zentroak, Goiztiri AEK euskaltegiak, Jakintza Ikastolak, Kimetz emakume elkarteak, Oianguren Institutuak eta Ordizia Kolorek elkarlanean antolatu dute ekitaldia. Komunitate bakoitzak irakurketa, kanta, olerki edota dantza bana plazaratu du pilotalekuan #A25 #Azaroak25 #indarkeriamatxista #mobilizazioa #Ordizia
Aho bizarrik gabe, ordu laurdeneko interbentzio mamitsua izan du Lander Garro idazle eta zinema zuzendariak Legazpin, bere "Lutxi eta zuhaitza"ren proiekzioaren ondoren. Dokumental latza, zentzu guztietan, hasi eta buka pantailatik begirik kentzen ez duzun horietakoa #Garro #LanderGarro #Lutxietazuhaitza #LutxiUrigoitia #memoriahistorikoa #IñigoIruin #PacoEtxeberria
@xabierazkue@mihiluze_eitb@KikeAmonarriz Beste bat bildumarako: badirudi obratik kanpo dagoen edonorrek daukala sarrera... Eta zer da derrigorrezkoa, arau "giztiak" betetzea edo ez betetzea? 😀
Zer gauza ederra, Alegian ikusia, Intxausti argazkilariei eskainitako erakusketan. "Álbum gráfico descriptivo del País Vascongado. Años 1914-1915. Tomo de Guipúzcoa" izeneko liburutik ateratako irudiak dira. 1915eko Gipuzkoako egoera aztertzen duena, alderdi sozial, ekonomiko eta kulturalen aldetik. #Argazkigintza #Aretxabaleta #EuskalHerria
Berrian Ane Insaustik Mari Carmen Iradiri egindako elkarrizketako galdera eta erantzuna. Iradi emakume baserritarra da eta Tolosako Babarruna elkarteko buru izan da hemezortzi urtez #baserritarrak#emakumea
Zer gauza ederra, Alegian ikusia, Intxausti argazkilariei eskainitako erakusketan. "Álbum gráfico descriptivo del País Vascongado. Años 1914-1915. Tomo de Guipúzcoa" izeneko liburutik ateratako irudiak dira. Oso interesgarria den obra baten aurrean gaude, 1915eko Gipuzkoako probintziaren egoera aztertzen duena, alderdi sozial, ekonomiko eta kulturalen aldetik. Rafael Picavea literatur editorearen hitzetan, album hori gure herriko artea, geografia eta historia erakusteko oinarrizko liburu bat izango litzateke «eta ezin dira gure herriko egoera ekonomikoaren orriak falta». Baina, edizio horren kostua hainbestekoa izan zen, ezen Bizkaiko liburukiarekin jarraitzeko zegoen proiektua bertan behera utzi baitzen. Obraren 115 orrialdetan garrantzi handiko idazleak ageri dira, Pio Baroja edo Txomin Agirre bezala, eta argazkilariak, Indalecio Ojanguren bezala. Horrez gain, lurraldeko enpresa garrantzitsuenen errepaso bat egiten da, eta azken orrialdetan era guztietako merkataritza establezimenduen iragarkiak azaltzen dira. Albuma digitalizatuta dago eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian on-lineko katalogoan kontsultatu daiteke. #Argazkigintza #Andoain #EuskalHerria
«Cuando el Che Guevara fue asesinado en 1967, el coronel Roberto Pereira —el hombre que había ordenado que le cortaran las manos al Che— comenzó a temer por su propia seguridad en Bolivia y solicitó un destino en un país lejano. El gobierno boliviano lo nombró cónsul en Hamburgo, Alemania, garantizando así su seguridad. Mónica Ertl, hija de un antiguo criminal de guerra nazi que se había establecido en Bolivia, era una documentalista cuyos caminos se habían cruzado en el pasado con los del Che. Cuatro años después de la muerte del Che, tras haber dado con el paradero del coronel Pereira, emprendió un largo viaje desde Bolivia hasta Alemania. Al llegar al consulado, a esta mujer de imponente presencia se le permitió entrar en el despacho del coronel. Mirando al hombre que había ordenado la muerte del Che, Mónica Ertl dijo: "El Che le envía saludos". Acto seguido, sacó un arma de su bolso y efectuó tres disparos, vengando así al Che...»
Teorian bai. Baina atzo eta gaur irakurri ditudanak irakurrita, niri neuri kendu zait jendaurrean asuntoaz iritzia emateko gogoa. Eta txarrena, okerren daramadana da, bizitza osoan eman dudala iritzi politikoa, eta horregatik saltsa ederretan sartu ere bai, baina asumitu egin dudala peajea, eta orain berriz ez naizela gai sentitzen inorekin ostiaka (dialektikoki) hasteko. Adina izango da.
Ze amorragarria, frustrantea eta tristea den gai bati buruzko iritzia eman nahi eta ezin ematea badakizulako automatikoki, ezinbestean, alde batekoak ez bada bestekoak zurekin haserretu egingo direla. Eta zuk ja inorekin haserretzeko gogorik ez. Beraz, isildu egiten zara eta zeure buruarekin haserretzen zara, koldar hori. Halakoren batean adorea bildu arte.