Transfobia eta homofobia nonahi, feminitate eta maskulinitate hegemonikoen inposaketa han eta hemen. Ernaik E28aren bueltan egindako adierazpenek erreakzio ikaragarria izan dute. Honek erakusten digu borroka transmaribibolloa antifaxismoaren oinarri garrantzitsu bat dela👇🏼
Gazteok badakigu sexu eta genero disidenteen borroka duintasunaren aldeko borroka dela. Askatasunaren eta desobedientziaren borroka da: desobedientzia ordena patriarkalari, heteroarauari, gorputzen merkantilizazioari.
Sexualitatea oso politikoa da, eta ezkerrak sexu askapena printzipio eta helburu izan behar ditu. Gazte independentistok argi dugu: Euskal Herria antifaxista nahi eta behar dugu, eta horregatik, transfobia, homofobia eta gorrotoari aurre egiten jarraituko dugu gau eta egun.
Borroka transmaribibolloa, borroka antifaxista da. Faxismoa ideologia zapaltzailea da, garai eta testuinguru bakoitzean forma desberdina hartzen duena. Horrela, jopuntuan ditu bazterretako subjektuak, herri zapalduak, kulturak, hizkuntzak...
Milaka ikasle atera gara kalera gure hezkuntza sistema propioa aldarrikatzera.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatu gara, eta oihuz bete ditugu kaleak, merezi dugun hezkuntza baten alde.
Hau hasiera baino ez da, euskal ikasleria martxan dago!
#M20IkasleGreba
Gaur arabako ikasleok Gasteizko kaleak hartu ditugu hezkuntza publiko eta komunitario bat aldarrikatzeko.
Guk argi diogu; Hezkuntza bat Euskal Herrirako!✊
Orain da momentua euskal hezkuntza sistema propio baten alde kaleak hartzeko.
Martxoaren 20an mobilizatuko gara, hezkuntza bat Euskal Herrirako!
#M20IkasleGreba
Martxoaren 20an Euskal Herrirako Hezkuntza Propio bat behar dugula aldarrikatzeko mobilizatuko gara.
⤵️📢Batu hiriburuetako deialdietara.
Martxoaren 20an bete ditzagun Euskal Herriko kaleak ikasle borrokaren ohiuz! #M20IkasleGreba
Jauzi bat emateko momentua heldu da.
Jauzi bat INDEPENDENTZIARA!
Apirilaren 17tik 20ra Berriozarren indarrak hartzeko momentua izango dugu, ezin duzu galdu 😉
Gasteizko ikasleok hasieratik modu bateratuan erantzun genion irakasle honen mezu faxisten zabalpenari, horrela denok argi dugu @GureBideoak zabaldutakoa okerra dela eta asteleheneko asanbladak zein atzoko kontzentra modu irekian deituak izan zirela, ez eragile batengatik ⬇️
Beste irakasle faxista bat EHU-n. Faxismoak ez du kabidarik gure hezkuntza sisteman.
Ez gara isilik geratuko, irmoki erantzungo dugu irakasle hau kanporatua izan arte.
@ikasleriamartxan
@Gaur_8 “Genero disidente oro gonbidatzen dugu gurekin batera urtarrilaren 18an Ondarroa hartzera, gure helburua ez delako herriak gu onartzea, baizik eta guk herria eraldatzea. Batu gurekin transmaribolloon borrokara!” 🙈🦄🧚🏻♀️💋🫣⬇️
📣 Sare Herritarrak Urtarrilaren 11an Bilbon deitu duen manifestazioan izango gara, konponbide prozesu integral bat aldarrikatuz, gatazkaren ondorioak gehiago luza ez daitezen aldarrikatuz, #BEHINBETIKO etxera oihukatuz. Gazteok konponbidean.
Ernaik Eusko Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehenego ebazpenaren berri emateko bildu gara gaur goizean Bilbon burututako prentsaurrekoan.
Abenduak 7. Gaur, Kongresu amaierako ekitaldia ospatu dugu Durangon.
Ikama berria aurkeztu dugu.
Indarberrituta gatoz, ikasleria osoa martxan jartzeko asmoz.
Gora ikasleon borroka!
Orduan bezala, gazteok ez dugu Espainiako Konstituzioa onartzen. Gaurkoa borroka eguna da.
Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan jauzi bat egitera goaz.
Bat eginez #Independentziara
Donostiko asanblada transmaribolloa abenduaren 14ean Bilbon egingo den manifestaziora atxikitu gara, E.H.E.S.S. eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu dutena. Deialdiari gure irakurketa propioa ere gehitu nahi diogu.
Etxebizitza eskubidea bermatu! Negozioari ez!