X-k azkenaldian izan duen bilakaera ikusita, Bertsozale Elkarteak bere kontuak uztea erabaki du. Blueskyn aurkituko gaituzue,
@Bertsozale .blsky.social kontuan, baita beste sareetan ere. Jarraitu gaitzazue! https://t.co/qgCqGZrPEC
#bertsolaritza#kultura
Biharko programan Itinerantzian izeneko bertso sorta izango dugu entzungai. Xabat Galletebeitia bertsolariak sortua eta Manex Pagola musikariak musikatua, ez galdu!
Ainhoa Aizpurua ikerlaria bertsolaritzaren prosodiaren inguan egin duen doktore tesiaz arituko zaigu, baita bertsolaritzarekin duen harremanaz ere. Ez galdu larunbateko programa!
Martinek Wyoming-en 58 urte daramatzan arren sarri itzultzen da jaioterria duen Gorritira. Distantziak hala ere, ez dio bertsotarako grina kendu. Bere bertso ibilbideaz arituko gara larunbateko programan, ez galdu!
Aste honetako gonbidatua Martin Goikoetxea gorritiarra izango da.
Martin hemezortzi urterekin joan zen Wyoming-era artzain. Gaur egun, Ipar Amerikako bertsolarietako bat da eta bere bertso ibilbidea ezagutuko dugu.
Aktorea dugu aste honetako protagonista, Mikele Arizkorreta. Go!azen telesailean Saioa bezala da ezaguna eta hirugarren denboraldia du aurtengoa, bertsozalea ere badela esan digu. Gehiago jakiteko ez galdu larunbateko programa!
Aste honetan Mikele Arizkorreta azktorea izango dugu larunbateko programan. Go!azen telesailean Saioaren papera gorpuzten du.
Mikele zein Saioaren nondik norakoak jakiteko, ez galdu larunbateko Hitzetik Hortzera!
Larunbateko programari amaiera emateko Manex Pagolak sortutako musikaren erritmoan Maddalen Arzallusen "Doluak dolu" bertso sorta izango dugu entzungai.
Iñaki Artola pilotariak hamar urte betetzen ditu aurten pilotari profesional gisa. Gainera, Alegiako bertso eskolako irakasle ere bada. Izango du beraz zer kontatua larunbateko saioan, ez galdu!
Bertsoei dagokienez Bilboko hitz etzanen jiran bertsotan saioa izango dugu batetik eta Hondarribiko setioaren bostehungarren urteurreneko bertso saioa bestetik. Ez galdu beraz larunbateko programa!
Frontoia izaten da sarri bertsoaren habitata. Aste honetan ordea, bertsoalaritzagatik ez ezik, pilotagatik ere gerturatuko gara frontoira. Iñaki Artola pilotaria elkarrizketatuko dugu larunbateko programan, ez galdu!