Auzotik, auzoarentzat eta auzolanean eraikitako proiektua da #Muskerra gimnasio komunala. Eta kapitalismoaren markoan, jabetza pribatua interes sozialari gailentzen zaionaren enegarren adibidea da gaurkoa. Desalojorik ez! Muskerra aurrera! Adi mobilizazioei! #Arrotxapea
Euskal Herrian, antifaxismoak ezinbestean izan behar du nazio ikuspegia. Borroka hau ezin da ulertu nazio auziaz hitz egin gabe; bestela, egingo genukeen analisia ere okerra litzateke.
June Iartza, @egin_klak |eko podcastean.
🎧 Entzun elkarrizketa osorik YouTube kanalean.
"Oldarraldi erreakzionarioaren aurrean alternatiba eraikitzeko unea da." Ernai faxismoaren aurkako kanpaina garatzen ari da uda honetan. Euskal gazteriari antolatzeko eta borrokatzeko deia egin du, eta irailaren 13an Donostian mobilizatzera deitu du.
✍️ @asierrobles
Faxismoaz eta gaur egungo olatu erreakzionarioaz aritu da Nikole Ziarrusta, @ernaigazte |ko Maddi Urruzuno, Joseba Ugalde eta June Iartzarekin.
Entzungai duzue podcast osoa @egin_klak | YouTube kanalean.
Eman entzunaldi bat!
#EHIrabaztera
https://t.co/6a9Uu7DjFw
¿Dónde ha quedado ese mantra del nacionalismo progre español de que «cada cual lleve la bandera o la camiseta que quiera»? Esa es la trampa de esta gente. Sus leyes proscriben nuestros símbolos, nuestras selecciones, nuestro idioma… y encima pretenden que no levantemos la voz.
Abertzaletasunak nafartasunaren aldarria eta iruditeria aldarrikatu izanak muturreko espainiarzaletasunera bultzatu ditu garai batean nafarzaletasunez mozorratzen ziren sektoreak. Nafarroako bandera > subiraniazaletasuna.
Espainiako bandera > subordinazioa.
Gaur 90 urte igaro dira frankisten estatu kolpetik. Espainiar gerra zibilaren ostean 40 urteko diktadura frankistari bide eman ziona.
Garaian, ez zuten lortu Euskal Herria desagerraraztea. Eta gaur, milaka gara Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzen dugunak.
Nazio bat, selekzio bat!
Gurea Euskal Selekzioa! ✊
Zabal dezagun lau haizeetara hemen, mugaz gaindi, zazpi lurraldez osatutako herri bat dagoela, hizkuntza eta kultura propioa duena eta bere buruaz harro dagoena.
Gure ikurrak, hiri buruzagiko plazaren erdigunean. Euskal Herriaren askatasunaren aldeko oihu bat Iruñetik mundura.
Gora Euskal Herri askatuta!
Gora Sanfermin!
#EHIrabaztera