Aurkeztu da Leioako Herri Unien egitaraua! Apirilaren 21, 22 eta 23an hitzaldi, tailer eta aisialdi ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu, eman begirada bat eta animatu parte hartzera! Ez ahaztu bonoak eskuratzeaz, hiru egunetako otordu zein kontzertuetaz gozatzeko!
📢| Hona hemen bihar “Faxismoaren eta Inperialismoaren aurka” @iasozialista -k deituta dagoen mobilizaziorako laburpen bideoa. Bihar burutuko den mobilizaziorako lanean aritu dira komiteetan kanpusean zehar.
📸| Hona hemen azken aste hauetan Leioako kanpuseko ikasleak @IASozialista -ak otsailaren 26an deitutako mobilizazioari begira egin duten lana komite eta asanbladetan, hemen argazki batzuk.
📢| Faxismoaren eta inperialismoaren aurka deitu ditu mobilizazioak IASek otsailaren 26rako. Mobilizazioak prestatzeari begira, hainbat fakultatetan antolatzen hasi dira komite antifaxistak eta datozen komiteetarako deialdietara adi egoteko azpimarratu dute.
📢|Sennerren ordezkariak etorri dira EHUk gonbidatuta ZTF fakultatera. Enpresa honek harremanak ditu Israelgo estatu sionistarekin eta palestinar herria sufritzen ari den genozidioa salatzeko seinalamendua egin da @IASozialista eta O26ko manifestazioan parte hartzeko deia luzatuz
📢| Azken aste honetan, larunbatean GKSk deituriko manifestazioaren deia luzatzen aritu dira ikasleak Leioako Kanpusean barrena.
Hona hemen egindako lanaren laburpen bideoa.
📢| Leioako kanpusean burutu den Amnistiaren aldeko ekintzaren bideoa. Urtero ohikoa den bezala, gabon garaietan kartzeletan preso dirauten militante politikoak gogora ekartzearen garrantzia azpimarratu dute hauen guztien Amnistia aldarrikatuz.
📢| Margoketa sionistak agertu dira Leioako kanpusean. Honen aurrean IASeko kideek erantzun bat eman dute Israelgo estatu terrorista seinalatuz eta Palestinaren askapen bidean estatu genozidaren suntsipena aldarrikatuz.