Asier Herranz gure kideak gaur bere Instagramgo sare digitaletara igo duen bideoa eta hausnarketa-testua. Bertan, gaur Youssef Brahim gure kideak eta berak pairatzen duten egoera Huescan orain espainiar agintarien inpunitate osoz ospatzen ari den festibal sionistarekin konparatzen du:
"🇪🇸🇮🇱 Beste egun bat sinatzen eta pasaporterik gabe, espainiar erregimen sionistak @youssef_brahim313 eta bioi inposatu dizkigun zigorren ondorioz. Gaur Huescan hamarnaka mila ume hil dituzten 1.200 soldadu genozida inpunitatez ibiltzen ari dira espainiar autoriteek baimenduta, Youssef eta bion familiak suntsitu dituzten espainiar autoritate berdinak.
Orobat, gogoratu dezagun egun hauetan Huescako Own Spirit jaialdiaren inguruan sortu den egoera, Pedro Sánchezen zinismo eta hipokrisiaren adierazlea delako. Honek haserrea eta nazka eragiten dizkit. Ez dut ulertzen nola izan daitekeen hain erraza musika eta entretenimenduaren izenean normaltzat jotzea entitate sionistaren armadarekin lotura duten azpizakien presentzia, Gazan gertatzen ari dena ikusita.
Arazoa askoz sakonagoa da: nola bihurtu den normaltzat genozidio batean parte hartzen ari diren soldadu aktiboen edo armadarekin lotura izan duten "pertsonak" festa-giro batean integratzea, haien armadak Gazan, Libanon, Zisjordanian, Yemenen, Sirian, Iraken zein Iranen eragindako suntsipenaren eta sufrimenduaren aurrean?
Niretzat, hor dago benetako hipokrisia. Mundu otanista honetan gatazka batzuk gaitzetsi egiten dira, beste batzuk zigortu, eta aldi berean beste batzuk entretenimenduaren, kulturaren edo normaltasunaren atzean ezkutatzen dira.
Gazako irudiak ikusten ditugu egunero, baina aldi berean badirudi Europan nahikoa dela musika jartzea eta festa giroa sortzea gertatzen ari den guztiari buruzko galderarik ez egiteko. Hori dela bide, horregatik kritikatzen dut bereziki Own Spiriten antolakuntza. Halako egoera batean, erakunde batek ezin du esan dena 'politikatik kanpo" dagoela eta, beraz, ez duela ezer esan beharrik. Erabakiak hartzea ere jarrera politikoa da: nor gonbidatzen den, nor normalizatzen den eta zer mezu ematen den.
Arazoa ez da pasaportea; arazoa da indarkeria eta giza sufrimendua normaltasunaren azpian ezkutatzeko dugun gaitasuna.
Azken batean, Own Spiriten inguruko polemikak askoz ere galdera deserosoago batera garamatza: zer gertatu behar da mundu honetan norbaitek festa giroan lasai jarraitzeko, beste nonbait milaka pertsona beren etxeak, familiak eta bizitzak galdu dituenean?".