Gaur egun oso oso berezia izan da.
@GertuanF ren inagurazioa izan da eta plazerra bat hori aurkeztea.
FAMILIA HANDI BAT DA!
Eskerrik asko ere urbildu zareten guztiei
Denon arte Desgaitasun dugun pertsonen bizitzak obetuko dugulako
@atzegi@Gipuzkoa@MarkelOlano@maitepenalopez
Inoiz inork gure herrian hauteskunde kanpaina batean eginiko ekitaldi jendetsuena egin dugu.
Historia egin dugu. Apaltasunez, baina harrotasunez!
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
💚 #PosibleDa#Getaria#EHBildu
🟢 Atzo Getarian, Arkaitz Rodríguez @arkarodriguez eta Haritz Alberdirekin, hauteskunde-kanpainako ekitaldian elkartu ginen.
✊ Eskuin muturraren oldarraldiari aurre egiteko, guztion indarra eta konpromisoa beharrezkoak dira.
Lekukoa emateko unea. Ekainera arte alkate izango naiz, baina ez naiz 2027ko @EHbilduhernani-ren hautagaia izango. Eskerrik asko elkarlanean aritu garen herritar, eragile eta kide guztiei. Zoragarria izan da! Oraindik bidea dugu elkarrekin egiteko.
«Euskaldunok euskaldunekin euskaraz hitz egiten ez badugu, jai dago. Edo bestela esan garbi: niri bost inporta zait euskara, nik erdaraz hitz egingo dut. Hori gutxienez kontsekuentea izango da bere portaerarekin»
Andoni Aizpuru 🎯
«Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa, eskubideak eta laguntzak» EHUren udako ikastaroan, esperientziak, hausnarketak eta erronkak partekatu ziren. Hona hemen MIKELen hausnarketa Bizumaren inguruan. https://t.co/XY3zENxJnj
«Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa, eskubideak eta laguntzak» EHUren udako ikastaroan, esperientziak, hausnarketak eta erronkak partekatu ziren. Hona hemen MIKELen hausnarketa Bizumaren inguruan. https://t.co/XY3zENxJnj
@AzaharaDomingue diputatuari ere esan behar zaio: Lurraldebusen datu orokorrak onak izan daitezke, baina kopuru handiek ez dute eguneroko errealitatea ezkutatu behar. 2025ean Lurraldebusek 31,2 milioi bidaia gainditu zituen; Urola Kosta-Debabarrenan 3,6 milioi izan ziren.
@AzaharaDomingue diputatuari eta Mugikortasun departamentuari eskatu behar zaie propaganda gutxiago eta entzute gehiago. Garraio publikoaren aldeko diskurtsoa serioa izango bada, zerbitzuak ere serioa izan behar du: maiztasun gehiago, autobus gehiago eta plangintza hobea.
Zarautz, Zumaia eta Orion trenarekin dauden konbinazioek ere arreta berezia behar dute. Paperean lotura bat egoteak ez du esan nahi praktikan ondo funtzionatzen duenik. Erabiltzailearen denbora eta eguneroko antolaketa ez dira bigarren mailako kontuak.
UK09, UK10 eta UK11 lineak ez dira bigarren mailako lineak. Urola Kostako herritarren eguneroko bizimoduaren parte dira: lanera joateko, ikastera joateko, osasun zerbitzuetara iristeko edo Donostiarekin eta inguruko herriekin konektatzeko.
Foru Aldundiaren sare sozialetan ikusten dugun garraio publiko eredua ez da erabiltzaile askok egunero bizi duguna. Argazki txukunak, mezu baikorrak eta titular erosoak bai; baina geltokian geratzen den jendea, autobus beteak eta lotura txarrak ez dira agertzen.
Sentsazioa argia da: herritarren iritzi eta kexei entzungor egiten zaie. Eta, bitartean, sare sozialetan irudi atsegin bat erakusten da, dena ondo balego bezala. Baina kanpaina batek ezin du eguneroko errealitatea estali.
@Lurraldebus-eko arreta zerbitzuan kexak jasotzen direla esaten zaigu. Baina zertarako balio dute kexa horiek, gero lineetan hobekuntza argirik ez bada sumatzen? Entzuten dela esatea gauza bat da; benetan neurriak hartzea, beste bat.
Egoera horietan doaz adinekoak, haurrak, mugikortasun urriko pertsonak, ikasleak, langileak, gida-baimenik ez ditenak eta autoa albo batera utzi nahi edo utzi behar duten herritarrak. Garraio publikoa defendatzea ez da nahikoa: duina, erabilgarria eta segurua izan behar du.
Zenbait ordutan autobusak jendez lepo doaz. Batzuetan ezin da igo ere egin. Beste batzuetan, barruan sardinak lata batean baino estuago joan behar izaten da. Hori ez da anekdota bat. Hori eguneroko errealitate deseroso eta lotsagarria da.
Arazo nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiko (@Gipuzkoa) Mugikortasun departamentuan dago: planifikazioan, maiztasunetan, baliabideetan eta herritarren eguneroko beharrak serio hartzeko borondate faltan. Zerbitzu publiko batek ezin du inertziaz funtzionatu.
Autobus-gidarien artean denetik egongo da, noski, lanbide guztietan bezala. Baina gehienak profesionalak dira, presio handipean lan egiten dutenak eta sarri sistemaren gabezien aurpegia jarri behar izaten dutenak. Arazo nagusia ez dago bolantearen atzean.