OIERRI AGURRA 🕊️
Bihotz urdinaren zati bat galdu genuen atzo; futbolari bat baino askoz gehiago izan zara, Oier! 💙
SD Euskalduna-ko familia urdinak gure maitasunik handiena eta babes osoa Xuban, Agurtzane eta Unairi.
Gaur “Hurria-Sahara”-koekin azken txapelketa eta memorialean egindako elkarlanari amaiera eman diogu. Jasotako dirua errefuxatuen kanpamentuetan baratzak sustatzeko proiektua finantziatzeko erabiliko dute, “Familia Baratzak” izeneko proiektuaren baitan.
horrela, Ubitarte sarreran 2 euroren truke donazio bat egiteko aukera egongo da eta zenbaki bat izango dute diru laguntza egiten duen orori urdaiazpiko zozketarako zenbaki bat izango du.
Etor zaitezte jokalariak animatzera eta egun polit honetaz gozatzera!
#goraeuskalduna
Igande honetan beste hitzordu berezi bat daukagu Ubitarten, GURRU III.MEMORIALA. Azken urteetan oso egun berezi eta garrantzitsua izan da eta aurten ez da gutxiago izango. Aurreko astean bezala, gainera, “Hurria-Sahara”-rekin elkarlanean jarraituko dugu.
- SD EUSKALDUNA MUNDUAN BARRENA -
Juanan Lazkano andoaindarraren eskutik, Senegaleko Kompentoun herriko gazteak oso eskertuak eta pozez beterik jantzi dituzte Euskaldunako kamixetak.
“Munduko futbol zelairik ederrenean aritzen direla” aitortu digu Juananek.
MILA ESKER, Juanan!!
MARTXAN DA FUTBOL ESKOLAKO IZEN EMATEA!
Uztailak 1etik 15era Izen ematea zabalik egongo da. Formularioaren link-a “bio”-an txertatuta izango duzue.
Uztailak 2 eta 4ean, Ubitarten izango gara 17.00-19.00etara zalantzak argitzeko.
#goraeuskalduna
MARTXAN DA FUTBOL ESKOLAKO IZEN EMATEA!
Uztailak 1etik 15era Izen ematea zabalik egongo da. Formularioaren link-a “bio”-an txertatuta izango duzue.
Uztailak 2 eta 4ean, Ubitarten izango gara 17.00-19.00etara zalantzak argitzeko.
#goraeuskalduna
Hurrengo astean neskentzako ate irekiak antolatuko ditugu. 2008-2010 urte bitartean jaio bazara, maiatzak 21 eta 24ean itxarongo zaitugu Ubitarten; aldiz, 2011-2012 urtetan jaio bazara, maiatzak 28 eta 31an izango duzu probatzeko tartea. 17:00tatik 18:30tara izango dira saioak.
boluntarioan lagundu diguzuenoi, antolaketan, sukaldean, argazkiak eta bideoak ateratzen, partidetako epaileei etab., elkarlanean egindako lanaren emaitza izan da. Bukatzeko, besarkada bat Ana, Amaia eta Jon. Hurrengo urtera arte! (2/2)
- JOXAN HUIZI IV. MEMORIALA -
Urtero bezala oso egun berezia izan zen atzokoa; emozioz beteta eta giro paregabean. Mila esker guregana hurbildu zineten guztiei. Zorionak parte hartu duzuen talde guztiei, denok zarete txapeldunak! Mila esker baita ere egunotan gurekin modu (1/2)
Urtero bezala, aurten ere Joxan Huizi IV. memoriala ospatuko dugu! Aurten datorren apirilaren 6ean izango da, Ubitarten. Oso egun berezia izaten da, sorpresaz eta emozioz betea; beraz, anima zaitezte gurekin ospatzera eta taldeak animatzera!!
#goraeuskalduna
Gutxi falta da Aste Santuetarako eta hemen dugu iada kanpuseko izen-ematea. Animatu zaitezte gurekin egun hauek pasatzera! Ekintza ugari eta sorpresak izango ditugu!
#goraeuskalduna
ALEX REMIRO PROIEKTUA
Formakuntza: “Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala kirolean”.
Otsailak 19, 26 eta martxoak 4ean.
Hiru saio izango dira, 18:00-20:00 bitartean, Urigan Kultur Etxean.
Lehen bi saioak gurasoei zuzenduak era hirugarren saioa guraso eta seme-alabentzat.
⚽️ 𝐅𝐔𝐓𝐁𝐎𝐋 𝐈𝐍𝐊𝐋𝐔𝐒𝐈𝐁𝐎𝐊𝐎 𝐓𝐎𝐏𝐀𝐊𝐄𝐓𝐀
📽️ Joxe Mari Artolaren eskutik, hemen duzue pasa den igandeko Ubitarteko (Andoain) topaketa, bideoan
🔗 https://t.co/MxXJZWFiVJ