🌹Irailak 27 | Gudari Eguna
Gaur, batetik, Euskal Herriaren gaineko zapalkuntza borrokatzeko konpromezua adierazten dugu, orain arteko militanteena oroitzearekin batera.
Bestetik, faxismoaren aurka eta sozialismoaren eta autodeterminazioaren alde borrokatzen jarraituko dugu.
⌛Gero eta hurbilago dago #tpgnsozialista eta egitarau zabala izango dugu urriaren 9tik 12ra Elizondon.
Egun horietan zehar sozialismoaren norabidean indarrak batu nahi ditugu; eta hausnarketarako, aldarrikapenerako eta komunitate politikoa indartzeko egitaraua osatu dugu.👇
✊🏻Udan zehar ere Euskal Herriko kaleak kapitalismoaren aurkako eta sozialismoaren aldeko aldarriz bete ditugu.
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzen jarraitzeko asmoz, #Tpgnsozialista|ra batzeko deia luzatzen diogu Euskal Herriko gazteriari.
Antolakuntzak eta borrokak markatutako ikasturteari amaiera eman diogu.
Jarrai dezagun ikasle langileon interesen alde eta hezkuntza sistema sozialista eraikitzera bidean antolatzen.
Datorren ikasturtean ere, borrokan ikusiko dugu elkar.
✊📹
Aurten ere Gasteizko jaietan Letra fakultatearen aurrean txosna jarriko dugu abuztuaren 4, 5 eta 6an, egitarau zabal bat antolatuz.
Txosnagunean parte hartzea ukatu zaigula salatu eta jai borrokalari batzuk aldarrikatuko ditugu.
Letretako txosnan ikusiko dugu elkar!
Selektibitateko euskarako azterketarekin jazo diren gertakarien harira, etzi elkarretaratzeak egingo ditugu.
Euskararen aurkako erasoaldia eta hezkuntza sistemaren elitismoa salatzen ditugu. Are gehiago hainbat alderdi eta komunikabideren euskararen aurkako kainpanaren aurrean.
𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘 𝗧𝗢𝗣𝗔𝗚𝗨𝗡𝗘 𝗦𝗢𝗭𝗜𝗔𝗟𝗜𝗦𝗧𝗔
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko #tpgnsozialista antolatu dugu.
🗓️ Urriak 9-12
📍Elizondo
Dagoena onartu ala borrokara batu!
Seigarren urtez utzi gaituzte Gasteizko Txosnetatik kanpo.
Erabaki honek ehunka gasteiztar txosnagunetik kanpo uztea dakar, Gasteizen egunerokotasunean egiten dugun lan militantea bisibilizatzea oztopatuz.
Txosnak denontzat. Betorik ez!
Aurten ere GKS eta Etxebizitza Sindikatua Gasteizko Txosnetatik kanpo utzi gaituzte.
Egoera konpontzeko eskaera helarazi nahi diogu Txosna Batzordeari eta bidegabekeria hau mantentzen den bitartean salatzen jarraituko dugula adierazten dugu.
Txosnak denontzat. Betorik ez!
Gaur bukatu da Korrika.
Ibilbideko hainbat txokotan euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borrokaren garrantzia aldarrikatu dugu. Izan ere, Euskal Herrian bermatuta ez dagoen eta borrokatu beharreko eskubidea da.
Segi dezagun borrokan euskaraz bizi eta ikasteko baldintzen alde!
M17 - GREBA OROKORRA
Kapitalisten eskutik, langile klasearen bizi-baldintzak egunero dira kolpatuak, eta ikasle langileok ez gaude ofentsiba horretatik salbu.
Martxoaren 17an ikasle langileok kalera aterako gara, baina zergatik mobilizatu? ➡️
Martxoaren 3ko 50. urteurrenean bloke sozialista egin dugu, eraildako bost langileak oroitzeko eta borroka ez dela eten aldarrikatzeko.
Atzoko borroka grina eredutzat hartuta, gazte langileok gaurko sistema zapaltzailearekiko haustura gorpuzteko konpromisoan berresten gara.
M3 BORROKA EZ DA ETEN!
Kaleak milaka ikaslez bete ditugu Gasteizko IASetik martxoaren 3ko 50. urtemugan.
Gaur, eraildako bost langileak omendu eta memoria iraultzailea zabaldu dugu.
Klase batasuna oinarri hartuta, sozialismoaren bidean lanean jarraituko dugu!
𝐌𝟑 - 𝑩𝑶𝑹𝑹𝑶𝑲𝑨 𝑬𝒁 𝑫𝑨 𝑬𝑻𝑬𝑵
Gaur, 50 urte bete dira polizia frankistak bost langile erail eta ehunka zauritu zituenetik, Gasteizko langileria antolatuaren borroka itzaltzeko asmoz. Greba hura eredu, ikasleoi borrokan jarraitzea dagokigu.
11:30etan Virgen Blancatik!
Gaur, milaka ikaslek Euskal Herriko kaleak hartu ditugu, hedatzen ari den faxismoaren eta inperialismoaren aurrean, ikasle langileok lehen lerroan egongo garela adierazteko.
Jarrai dezagun, beraz, norabide horretan antolatzen eta mobilizatzen.
Arratsaldean 18:00tan Baionara!
Martxoaren 3an 50 urte beteko dira 1976ko Gasteizko langile-borroka masibo eta bost langileren erailketatik.
𝐌𝟑: 𝐁𝐎𝐑𝐑𝐎𝐊𝐀 𝐄𝐙 𝐃𝐀 𝐄𝐓𝐄𝐍 🌹
Oroimena borrokan eraikitzen delako, inoiz baino biziago oroitzen ditugulako hildakoak eta borroka.
https://t.co/aM9vKBNNGD
Gaur ehunka ikasle Gasteizko kanpusean mobilizatu gara VOX alderdi faxistaren aurka.
Unibertsitatean ezin dugu faxismoa normalizatzen utzi eta ikasle langileok antolatzen eta mobilizatzen jarraitu behar dugu.
Zentzu horretan, faxismoaren aurka otsailaren 26an mobilizatu!
Testuinguru berri baten atarian gaude eta ikasleok ezin gara ikasgeletan eserita geratu.
Faxismoaren eta inperialismoaren aurkako ikasle mugimendu handi bat osatu behar dugu.
Faxismoaren eta inperialismoaren aurka otsailaren 26an mobilizatu!
🎥👇