Garai nahasietan, aro-aldaketa betean bizi gara. Europar hauteskundeetan ikusi den eskuin muturraren igoera urte luzeetako politika neoliberalek sortutako kalteen ordaina da, politikak gizarte premiei erantzuteko izan duen gaitasun faltaren ondorio zuzena. Eta testuinguru honetan abiatzen da XIII. legegintzaldia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zorionez, munduko panoraman ia salbuespena den errealitate instituzional eta politikoa bizi dugu hiru lurraldeetan; izan ere, apirilaren 21eko bozetatik jaiotako Legebiltzarra gehiengoz aurrerakoia eta ezkerrekoa da, eta oinarrizko balio berdinzalea den burujabetzaren aldekotasun nabarmena biltzen du. Zorionez ere herri honek badu metatutako jakintza eta esperientzia, XX. mendeko bigarren erdialdean gai izan baitzen zutitu eta eraldaketa nazional bat egikaritzeko. Gu sinetsita gaude momentu historiko honetan ere horren beharra dagoela, eta baditugula nahikoa baldintza objektibo herri honen zati honetan garaiko erronka eta mehatxuei tamainako erantzunak artikulatzeko: eraldaketa nazional berri bati ekiteko.
Alderdi logiketatik harago, gainera, badaude herri honetan errotutako bi korronte edo zutabe eraldatzaile zeintzuen gainean eraiki beharko litzatekeen defendatzera gatozen eraldaketa nazionala. Batetik, herri honek nazio identitate propioa duela, nazioa gara eta horrek elkargune bat behar du izan eraiki behar dugun marko juridiko-politiko berrirako. Bestetik, politika neoliberalak atzean utzi behar direnaren adostasun zabala dagoela: sektore publiko indartsu bat behar dugula hurrengo hamarkadarako eredu sozial eta ekonomikoa definitzeko.
Horregatik, gaur, hemen, hiru ezaugarrik ardaztu beharko lukete, gure uste apalean, aipatutako eraldaketa nazionala. Lehenik, gure herriaren diagnostiko zintzoa, zeinak aipatutako eraldaketa nazionalaren beharra ondorioztatzera garamatzan. Bigarrenik, datorren hamarraldirako norabidea finkatzeko gai izango den herri-proiektua, dagozkion herri-erronken definizioarekin eta estatus politiko berri baten onarpenarekin. Hirugarrenik, XXI. mendeko gobernugintza, berritzailea eta feminista izango dena, eta, ezinbestean, partaidetza demokratikoan sakonduko duena. Finean, herri-proiektu partekatu bat eta hori garatzeko beharrezko gobernantza eredu berria.
Historiak demostratu du herri hau gai izan dela garairik zailenetan ere zutik jartzeko, eta ziur naiz datozen urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politikagintza errotik eraldatuko dela. Ni, lehen pertsonan, hau posible dela frogatzeko nire ekarpena egiteko prest nago, eta ezkerreko soberanismoaren ikuspegia mahaigaineratzeko ardura dudala sentitzen dut. Apirilaren 21ean EH Bildurengan konfidantza eta espektatiba jarri zenuten 343.609 herritarrengatik zein azken hilabete eta erdian aldaketarako beharra sentitu duzuen guztiongatik egingo dut. Honegatik guztiagatik, ardura eta erantzukizunez, nire hautagaitza aurkezten dut Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakarirako, sinetsita bainago badagoela aukera, baditugula baldintzak eta herri honek merezi duela.
"We need a grown-up debate in England on independence... they need to understand that their right to colonise Scotland, Wales and Northern Ireland, has to come to an end. The history of empire is over."
Richard Murphy on developing a fairer and sustainable economy 👉
https://t.co/9KmpZPTVaW
https://t.co/NauaAWNsos #IndyWales
Super heroien genealogiari buruzko master bat egiten nago on line eta konturatu naiz Thor eta Lobezno artean Thorrezno sortu zela. Ondorengo belaunaldietan Darth Vaderaino, katebegi galduak omen dare.
🤝 Orain da unea akordio sendoak lortzeko, lurralde auziaren eztabaida irekitzeko eta burujabetzan aurrera egiteko.
@MertxeAizpurua: «Momentuak aprobetxatu egin behar dira. Arduragabekeria litzateke aukera alferrik pasatzen uztea».
Bada ordua, behingoz, EAJ eta PSE armairutik irten eta hurrengo hauteskundeetan koalizioan aurkezteko, garbi ta zintzo jokatuz, herritarrekin itzulinguruka ibili beharrean.
🔴No hay duda en Eusko Alkartasuna sobre la apuesta inequívoca de @ehbildu por ser agentes activos que ayuden a la reconciliación.
"Si no tuviera la seguridad de que esto es realmente así, no estaría en este proyecto".
@BlancoEba en @OndaCero_es
🎥Etxebizitzaren egoera hizpide genuen @aiaraldea-ko solasaldi politikoan.
Ezetz asmatu nondik atera dituen Imanol Pradales, EAJko lehendakarigaiak egungo etxebizitzaren egoera tamalgarria hobetzeko ideiak.
Ba ikusi bideoa👇
#AldaketaDaOrain#BozkatuEhBildu
🔥Landa-abandonuak eta baso-kudeaketa ezak Espainiako baso-suteak areagotzen laguntzen dute, BC3-ko @aries_project-eko Alba Márquez adituaren arabera.
Baso-kudeaketari buruzko informazio gehiago, @Ciencia_EE ren artikulu berri honetan👇
https://t.co/eST0XWnL6z
@Artisans_Paix Tetx y Béatrice deben estar libres.
Querer encarcelarles por trabajar por la paz es un disparate internacional.
Somos pacifistas y exigimos el cese inmediato de la violencia en Gaza, en Ucrania y en todos los lugares del mundo en conflicto.
@naiz_info A ver si entiendo: quieres decir que antes de haber analizado si es viable o no, habeis comprometido al Reino de España a que suelte 40 M€ y además rebajar la protecciòn marítimo- terrestre de costa de 100 a 20 m?