EH Bildu denuncia firmemente la dura actuación de la Ertzaintza contra los miembros de la Global Sumud Flotilla y contra las personas que se han acercado al aeropuerto de Loiu para mostrarles su solidaridad.
La violencia ejercida contra una acción que simboliza la solidaridad y la defensa de los derechos humanos no tiene ninguna justificación.
No es aceptable golpear y detener en Euskal Herria a personas que han sido secuestradas por Israel.
La izquierda soberanista exige la inmediata puesta en libertad de las personas detenidas y el fin de la hostilidad contra las acciones de solidaridad; asimismo, reclama que los responsables de estos hechos den las explicaciones necesarias y asuman responsabilidades. En esa línea, el grupo parlamentario de EH Bildu solicitará la comparecencia urgente del consejero de Seguridad, Bingen Zupiria, en el Parlamento Vasco.
Una vez más, nos corresponde situar en primera línea la solidaridad con Palestina y el carácter solidario y emancipador de Euskal Herria.
Trintxerpeko jubilatuen egoitza berreskuratzea ez da taberna bat berrirekitzea bakarrik. Auzoari funtsezko topagunea itzultzea da adineko askorentzat, nahi ez den bakardadeari aurre egitea, eta Trintxerpeko kohesio soziala eta komunitarioa indartzea.
Guzti hau da #BateraGarena
Milagarrena izan dadila bakarrik mila eta batgarrenaren aurrekoa, eta beste hainbesterena.
Zorionak, @oarsobidasoa|ko lantalde guztiari! Eta eskerrik asko euskarari eta gure herriei egiten diezuen ekarpen zenbaezinagatik.
2️⃣ Lezoko planta logistikoaren proposamenak eta, oro har, planaren norabideak, ez die portuaren eta bizilagunen errealitateari eta beharrei erantzuten: egungo afekzioak lekualdatzea besterik ez da.
🔗 Albistea: https://t.co/gLFQXdqBEy
Badiako alkateok Portuaren Plan Estrategikoaren kontra bozkatu dugu gaur.
Bi arrazoi nagusi daude erabaki honen atzean:
1️⃣ Planak ez dio inolako aipamenik egiten portuaren transferentziari. Eskumen horiek gabe ezinezkoa da benetako eraldaketak gauzatzea.
Zaintzari lotutako hainbat zerbitzu kokatuko dira hemen: tutoretzapeko pisuak, baliabide komunitarioak eta udalaren Gizarte Ekintzako egoitza, baita lurpeko aparkaleku bat ere.
Ezin ditugu alde batera utzi obren atzerapenak. Udaletik jarraipen zorrotza egingo dugu.
Atzo Adinberriko obrak bisitatu nituen Aintzane Taberna Gizarte Ekintzako zinegotziarekin batera, proiektuaren egungo egoera bertatik bertara ezagutzeko.
Proiektu honek zaintza publiko komunitarioaren eredua izan behar du ardatz, hurbilekoa eta pertsonengan zentratua.
Legebiltzarreko Osasun Batzordeko ordezkaritza bat Pasaian izan da, PBA estrategia ezagutzen.
Jarduera fisikoaren alorrean, ez dago errezeta bakarra denontzat. Gure orientazio zerbitzuari esker, norbanako bakoitzari egokitutako aholkularitza eta akonpainamendua eskaintzen diogu.
Barruti batzarrak helburu garbi batekin jarri genituen martxan: pasaitarren ahotsa zuzenean entzun eta udal politiketan txertatzea.
Iaz jasotako iradokizunak eguneroko lanean integratzen ari gara ordutik, bizilagunen kezkak bideratuz eta erantzunez.
San Pedrokoa, adibide bat...
🚌 Udalak neurriak eskatu ditu autobusaren etenaldiek San Pedron eragiten dituzten eragozpenak murrizteko.
🔇💨Barruti batzarretan jasotako bizilagunen kezkei erantzunez, Udalak Aldundiari eskatu dio zaratak eta emisioak gutxitzeko neurriak aztertzeko.
🔗 Albistea: https://t.co/l3hm9gTEw1
#Pasaia #SanPedro #Autobusak #BarrutiBatzarrak
🚜🥕💚 Azkuene Goiako baratza-parkea, geroz eta gertuago.
Lehen faseari amaiera eman diogu, eta dagoeneko bigarrena lantzen ari gara.
🧑🏾🌾 Aurreikusitako epeen arabera, datorren udaberrirako erabiltzaileek baratzeak eskuragarri izango lituzkete.
🔗 https://t.co/AViUB4PpBo
🌹 Gaur 42 urte bete dira Polizia Nazionalak Kurro, Pelu, Pelitxo eta Txapas erail zituenetik.
41 urte igaro behar izan dira aitortza jasotzeko. Berandu bada ere, egia ezagutzeko garaia da.
'Hemen Oarsoaldea' gure herriak, ondarea, paisaiak eta gure komunitatea erdigunean jartzen dituen errelato berria da.
Turistifikazioak dakartzan erronkei aurre egin eta, ordez, turismoa ulertzeko eta egiteko eredu arduratsu eta zaintzailea.
🔗 https://t.co/fd73a0ITo9
Gaurtik aurrera, Pasaia bizitegi-merkatu tentsionatuko eremua da.
Horrek esan nahi du etxebizitzaren arloan neurri zehatzak hartu ahal izango ditugula, herritarren oinarrizko eskubideak babesteko asmo espekulatiboen gainetik.
🔗 https://t.co/JpRahQ1VvN
Espazio hau ez da soilik baliabide berri bat. Bizitza oso bateko konbentzimendu eta konpromisoaren emaitza da: Fini Rubiok argi izan zuen zein borrokatan eman nahi zuen bere bizitza, eta baita bere ondarearekin zer egin nahi zuen ere.
Hau da #BateraGarena
Gaur Pasaiak urrats garrantzitsua eman du zaintza komunitarioaren alde.
Finiren Txokoa inauguratu dugu Antxon, 60 urtetik gorako herritarrentzako eguneko arreta zentro berria. Bakardadeari, hauskortasunari eta mendekotasun moderatuari komunitatetik erantzuteko tresna.
(1/2)
Lan duina, zaintza duina egitasmoaren baitan Etxekolan prototipoa garatu dugu.
Doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten edo egin nahi duten pertsonentzat, eta langile bat kontratatu nahi dutenentzat zuzendua.
🫱🏼🫲🏽 2026ko aurrekontuari hasierako onarpena eman diogu gaur.
EH Bildu eta Podemosen babesarekin, eta EAJren abstentzioarekin atera da aurrera 31,2 milioi euroko proposamena.
🔗 Irakurri udal gobernuaren proposamenaren xehetasunak: https://t.co/3KHhS3LxCe
Pasaia, #BateraGarena
Mezu hauek indarkeria matxistaren benetakotasuna zalantzan jartzen duten muturreko diskurtsoen parte dira.
Biktimen hitza mespretxatzen dute, erasotzaileak justifikatzen dituzte, eta beldurra, isiltasuna eta biktimen deslegitimazioa elikatzen dituzte.
Pasaian ez dute tokirik.
🤚🗒️ Emakume eskorgarien muralaren bandalizazio matxista gaitzesteko adierazpena kaleratu du Pasaiako Udalak.
Azken egunotan mural horri mezu matxista eta kezkagarriekin eraso egin diote.
🔗Irakurri adierazpena: https://t.co/GyB9FIhF4Y
#Pasaia#Trintxerpe#BerdintasunMahaia