DBH 2. mailako ikasleak Zumaia eta Artea izeneko programan parte hartzen ari dira. Herriko txoko interesgarrienak ikusten ari dira bisita gidatua eginez.
Eguraldi txarrarekin barruko plan bila zabiltza? Algorri Interpretazio Zentroak ondare naturalaz gehiago jakiteko aukera bikaina eskaintzen dizu, eguraldiaren babesean gainera.
#Geoparkea#Zumaia#Algorri
@LarramendiIkast@geoparkea Fosilak aztertzerakoan, duela 60 milioi urte Zumaia itsaspean zegoela badakigu, 1000-1500 metroko sakoneran. Adibidez, amoniteen maskorren zatiak topatzean, inguru hori garai batean itsaspean egon zela dakigu, amoniteak Mesozoikoan uretan bizi zirelako. #Zumaia#Geoparkea
@LarramendiIkast@geoparkea Gertaera honen adibide argia, itsas-trikuak dira. Hauek hiltzerakoan, haragia desegiten da, baina ekinodermo hauen endoeskeletoa eta arantzetako espikulak fosil bihurtzen dira. Hauen iknofosila itsas-trikuek utzitako bidea izango zen. #Iknofosilak#Itsastrikuak#Geoparkea
@LarramendiIkast@geoparkea Flyscheko xaflen arrokak, oinarria higatu eta Notch izeneko zulo ahurrak sortzerakoan eta eragile geologikoek, itsasoko urak, kareharri geruzak eusten dituzten tuparri geruza bigunak desegitean, kareharri geruzak solte utziz, erori daitezke. #Erori#Desegin
@LarramendiIkast@geoparkea Arroka sedimentarioen klastoek higadura eta garraioa nolakoa izan den adierazten dute. Klasto zorroztuek higadura gutxiago jasan dute, garraio laburra dela eta. Biribilduak, aldiz, higadura handiagoa jasan dute, garraio luzearen seinale. #HarriMotak#Higadura