Erwan Le Prado organista frantsesa jarri da gaur parrokiko Cavaille-Coll organoan, Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XXVII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan. Aurtengo edizioko hirugarren kontzertua eskaini du Le Pradok.
♻️Urriaren 19tik 25era, Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek opari jasangarriak eskuratzeko aukera dute.
Kanpainak jasangarritasuna jarriko du erdigunean, erosketak egiteko moduaz eta ohiturez hausnartzera gonbidatuz.https://t.co/mXE2jkto4B
🎼 🎹 Erwan Le Prado organista frantsesa jarriko da larunbatean, hilaren 17an, Azkoitiko Cavaille-Coll organoan, Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XXVII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan.
Hitzordua irekia da eta 20:00etan izango da Parrokian.
🪈 BAM! Bergara Antzerki Musikala konpainiak “Hamelingo Txirularia” ikuskizuna eskainiko du larunbatean, urriaren 17an, 17:00etan, Baztartxo Antzokian.
🎼 Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarrituta dago, eta familia osoari zuzendutako euskarazko musikala da.
Urriaren 16tik 25era egingo den Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin bat eginez, naturaren, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko hainbat ekintza izango dira Azkoitian.
Larunbatean ibilaldia egingo da Floreagako eta Jausoroko babesleku klimatikoetan.👇
📣 Lau t’erdiko Txapelketako partida jokatuko dute Elordik eta Muruak larunbatean, hilaren 17an, Gurean. Final-laurdenetako ligaxkako lehenengo jardunaldia izango da. Eta aurretik, binakako partidua jokatuko dute Artola-Rezustak eta Larrazabal-Mariaezkurrena II.enak.
🚌 Udalak autobusa ipiniko du azaroaren 8an Behobia lasterketara joateko‼️.
📝 Izen-ematea zabalik dago gaurtik Elkargunean, plaza guztiak bete arte.
📅 ⏰ Autobusa joateko bakarrik izango da. Lasterketa egunean goizeko 7.30ean aterako da Udal Liburutegi aurretik.
Oharra: Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen, azaroaren 29ko Espainiako hauteskunde orokorretan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera Bulegoan ikusgai egongo dela urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Gaur arratsaldeko ezohiko osoko bilkurak 2027an tasa eta zerga gehienei %3,7ko igoera aplikatzea onartu du, zerbitzu publikoen kalitateari eusteko asmoz, ahalik eta presio fiskal orekatuenarekin. https://t.co/M0hDvpyEs1
ASTEKLIMA 2026 Urriaren 16tik 25era egingo den Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin bat eginez, naturaren, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko hainbat ekintza izango dira Azkoitian. Informazio osagarria udalaren webgunean. https://t.co/BByJCYE5ki
“Hauspo bat bihotzari” ikuskizuna eskainiko da larunbatean Baztartxo Antzokian 19:00etatik aurrera. Soinua eta panderoa, bertsoak, dantza, olerkia edota pintura uztartuko ditu ekimenak, trikiti munduari eta erromeriari gorazarre egiteko.
https://t.co/7gQwQboEZV
Azpiegiturak eguneratzeko eta modernizatzeko xedez, Osakidetzak gaur hasi ditu Osasun Zentroko igogailuaren berritze obrak. 50.000 euroko inbertsioa aurreikusten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. https://t.co/k8cCDRlhIi
🗣️ Udalak eta Euskara Mahaiak sustatuta, “Gau Beltza ez da Halloween” izenburupean, hitzaldia eskainiko du Josu Ozaita antropologoak bihar, 18:30ean Elkargunean.
Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da Azkoitian, Euskara Mahaiaren eskutik. Hitzaldia atarikoa izango da.
🗣️ Udalak eta Euskara Mahaiak sustatuta, “Gau Beltza ez da Halloween” izenburupean, hitzaldia eskainiko du Josu Ozaita antropologoak urriaren 6an, 18:30ean Elkargunean.
Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da, eta hitzaldia atarikoa izango da. https://t.co/OsHiztN0Sw
Bihar, irailak 30, da 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko azken eguna.
Eskaera aurrez aurre Udaleko Harrera Bulegoan aurkeztu 07:30etik 15:30era, edota online tramiteak ataletik.
Edozein argibidetarako, 943 54 20 02 telefonora deitu daiteke.
🎼 XXVII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa ospatuko da urrian. Gaur aurkeztu dute egitaraua Fray Joseph Echevarria elkarteko eta hiru udaletako ordezkariek.
🎹 🎻 Azkoitian, Miriam Hontana biolinistak eta Daniel Oyarzabal organistak irekiko dute. https://t.co/e98EHvUbtE
Aizkibel Liburutegiak haurren sormena eta irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen du. Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalaria ekarri dute aste honetan, "Ipuinetatik Jabekuntzarantz" saioa eskaintzeko. Pantailetatik at, bada zertaz gozatu!