Udalak 50.000 euro inbertituko ditu Txiki Golfen hobekuntzak egiteko, eta hala, establezimenduaren kudeaketa esleitu ahal izateko kontzesio bidez. Dirua teilatua eta erabilera publikoa izango duten komunak berritzera bideratuko da. https://t.co/kEApBDzKrT
Lore eskaintza egingo da ostiralean Antonio Oteiza oroitzeko, bere jaiotzaren mendeurrenean.
Mendemuga ospatzeko, asteburu honetan Intsausti Jauregian dagoen Oteizaren erakusketa herritarrei zabalduko zaie. https://t.co/paMyyG0Tf3
Ugarteigarango igerilekuetako gizalege falta salatu du Udalak. Bainugeletako komunak behar ez den tokian paperez beteta agertzen dira, eta gauza bera, berdegunean. Garbitzaileek lurrera botatako paper eta hondakin ugari jaso behar izaten dute. https://t.co/vYP54MdxC7
Bero kiskalgarria egin arren, herritarrek ez zioten atzo muzinik egin Balda plazako ikuskizunari. San Joan sua aurten Darahli elkarteko kideek piztu dute, udal ordezkariek lagunduta. Sahatsa Dantza Taldeak emanaldi zoragarria eskaini zuen. https://t.co/5DAFFmDjVF
Muturreko tenperaturen aurrean, Udalak beroari aurre egiten laguntzeko espazio seguruak egokitu ditu. Elkarguneko Herriko plaza aretoa eta parrokia zabalik egongo dira kanpoko beroaz babestu nahi dutenentzat. https://t.co/wroVLKrFE0
Andramari jaietako kontzertuak ezagutu nahi?
🎤Abuztuak 14: Janus Lester
🎤Abuztuak 15: La Otra Oreja,
🎤Abuztuak 16: Sukena eta Bengo
🎤Abuztuak 17: Enaitz eta Erkizi
🎤Abuztuak 18: Txapela Brava
Eta aurretik, uztailaren 18an, Latzen + Eraldatzen
https://t.co/PXAbU9xctp
OHARRA Bihar, San Joan bezperan, Azkoitian su bakarra egingo da, Balda plazakoa. Egun hauetako bero boladak, Udala prebentzio neurriak hartzera bultzatu du, eta ondorioz, auzoetan eta landa eremuan sua egitea debekatu du. https://t.co/SX0qFXS2yg
Nerea Elustondo, Andoni Egaña, Agin Laburu eta Aner Peritz bertsolariak izango dira ostegunean egingo den VI. Hika bertso saioan. Haritz Alberdi izango da gai-jartzaile.
Ekitaldian, V. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketa ere izango da. https://t.co/3G1fbthgA1
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Imsersok sustatua, aste honetan Donostian ospatzen den Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Biltzarreko ordezkaritza bat Azkoitian izan da gaur goizean “Pasira” egitasmoa ezagutzeko.
Sahatsa Dantza Taldeak irekiko du San Joan bezperako ospakizuna Ezpata Dantzarekin. Asteartean, dantzariak 21:15ean aterako dira Kale Nagusitik, eta Herriko plazan, alkateak Azkoitiko bandera entregatuko dio dantzarien buruzagiari. https://t.co/omdbpC875Z
Udalak Xabier Munibe Haurreskolako berdegunea egokitu du, umeek aire libreko gune berria erabilgarri izan dezaten. Aste Santu ostean hasi ziren lanak eremua irisgarri egiteko, eta jada prest dago, oraindik azalera guztian belarra ateratzea falta den arren. https://t.co/RARl7aOP8B
“Gu ere bertsotan” proiektuaren baitan, ikasleak doinu eta errima jokoan trebatzen aritu dira ikasturtean zehar, eta gaur amaierako jaialdia egin dute Baztartxo Antzokian. Eneritz Artetxe eta Xabat Illarregi bertsolariak aritu dira kantuan, eta ikasleak gai-jartzaile izan dituzte
Gaur, ekainaren 17a, CDLK5 Urritasun Sindromearen Nazioarteko Eguna dugu. Gaixotasun genetikoa da eta ezezaguna. Ikusgarritasuna emateko, eta gaitza pairatzen dutenei babesa erakusteko asmoz, Udalak bat egin du Nazioarteko Egunarekin.
📣Saharar herriaren aldeko lana eta konpromisoa aitortzeko eta eskertzeko xedez, Darahli elkarteak piztuko du aurten 🔥San Joan sua. https://t.co/GINFx7lMPS