Altuna III.a eta Ezkurdia aurrelariek osatuko dute bikote bat, eta Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta izango dituzte aurkari. Lehen partidan, berriz, Julen Egigurenek jokatuko du partida. Sarrerek salgai jarraitzen dute. #azpeitia
https://t.co/cRwdGVX3gg
Guztira, 42 kilometro eskas egingo ditu Donostiako Klasikoak Urola Kostan. Lasterketa Azpeitira 12:09-12:15 aldean iristea aurreikusi dute lasterketaren antolatzaileek. #Azpeitia
https://t.co/5Mwir8XRpZ
Azpeitiarra gailendu da Palmaces de Jadraquen (Espainia). 195 parte hartzaile izan zituen triatloiaren 28. edizio haizetsuak. Era berean, Maialen Azpiazu bigarren sailkatu da emakumezkoetan.
https://t.co/l4ctnj12C0
Christian Murillo Circujano, Andoitz Garmendia Aranaga eta Unai Alonso Saras izan dira lehen Dan maila eskuratu duten kideak.
https://t.co/R8i3v9cd39 #Azpeitia
[ARGAZKI BILDUMA] Goizeko bederatzietatik aurrera, Azpeitia Hiria XX. Rallyan parte hartuko duten auto klasikoak elkartu dira Azpeitiko epaitegiaren aurreko plazan. 75 autok irtengo dute. #Azpeitia
https://t.co/JpC32DWfLP
Asteburuan Kriketak hartuko du Goena. Larunbatean eta igandean txapelketa egingo da eta kirol hori ezagutzeko aukera ere izango dute herritarrek, bertaratuta #Azpeitia#Denontzat https://t.co/KcGzFKPgvH
[ERREPORTAJEA] Zazpi azpeitiar izango dira gaur Ehunmilak ultra trailaren irteeran, Beasainen; tartean, Aitor Cordoba, Raul Cuadrado eta Oskar Alkorta. Katigatzen duen esperientzia dela diote hirurek https://t.co/rNrq1BSs9w #Azpeitia
Aurten binakako pilota txapelketa irabazi duten Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Azpeitian izango dira, eta finalaren atarian gelditu ziren Jokin Altuna eta Xabier Tolosa izango dituzte aurkari jaialdiko partida nagusian. #Azpeitia https://t.co/tMNsDVsjfO
Ostiralera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Garmendipe futbol zelaian. Azpeitian bezala, eskualdeko beste lau herritan ere jokatuko dituzte; hain zuzen, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. #Azpeitia https://t.co/5erS6WZ7b8
Vielhan jokatutako proban, bikotekako urrezko mailan izan dira nagusi, denbora bikaina eginda. 12:04:56 behar izan zituzten 213 kilometroko ibilbidea gauzatzeko https://t.co/ld1IcxwHif #Azpeitia
🥾 Urtero legez, aurten ere Europako Mendietan izango gara, uztailak 15-16ko asteburuan. Larunbatean 23 km inguruko ibilbide ederra egingu dugu, nahiko gogorra, eta igande goizean ere egongo da aukera mendira ateratzeko. Plazak mugatuak dira, beraz bizkor ibili! #lagunonakmb