Euskarak badu egunkari bat
euskaltzaleon babesarekin sortu eta gaurdaino iritsi dena.
Etorkizunean ere euskaraz eta Euskal Herritik informatzen aritu dadin, babestu ezazu zuk ere, eta egin ekarpena.
https://t.co/UVNZ5JqbRo
Etxean zegoela atxilotu zuten Beñat Remon Reta gazte antsoaindarra atzo. Espainiako Poliziaren komisarian zenbait ordu egonarazi ostean, aske utzi zuten, deklaratu ere egin gabe.
https://t.co/8SbU2oTi1L
Supermerkatuetara iristen den janariaren ibilbidea ikertzen du Claudia Giordanok, prozesu horretan sortzen diren hondakinak murrizteko asmoz: «Ez da jendearen jokabidea aldatu behar: elikagai sistema konpondu behar da, matxuratuta baitago».
https://t.co/MWR3ObXEYK
Tubos Reunidosen egoitzak miatu ditu Guardia Zibilak, 'Leire auziaren' harira. Santiago Pedraz epaileak eman du agindua. Enpresak Bilbon duen egoitzaz gain, Amurrioko lantegia ere miatu dute, ustelkeria zantzuen bila. https://t.co/0KgjFYAMHe
Olaia Inziarte, Izaki Gardenak, Odei eta Maite Larburu gailendu dira besteak beste, Musika Bulegoaren sariketan. Hamar urtean lehendabizikoz, jaialdi ireki batean banatu dituzte sariak. Etxepare Institutuaren musika saria Fermin Muguruzari eman diote. https://t.co/fuTCrFVZ9H
Hilekoa ikuspuntu biologiko soiletik aztertu ordez, Maria Reimondezek auzitan jartzen du kolonialismoarekin eta gorputz normatiboekin duen harremana. Haren arabera, pauso handiak eman dira osasun ikerketetan, baina oraindik ere lan handia dago egiteko.
https://t.co/dLWHMLKpew
🟡 BERRIAlagunek %20ko beherapena dute EHZko hiru eguneko bonuan eta egun bakarreko sarreretan. 30 urte beteko ditu Euskal Herriko musika jaialdirik zaharrenak, eta, aurten, ekainaren 26tik 28ra egingo da, Amikuze eskualdean. https://t.co/LHyeyoyAJR
https://t.co/sa3lBivBLE
Sadar bi hilabetez ixtea proposatu du Indarkeriaren Aurkako Espainiako Batzordeak. Getaferen aurkako partidaren bezperan ateak irekita egindako entrenamenduan, harmailetan «dozena bat begala» piztu zituztela, eta «zale talde ultra baten» ikurrak ikusi… https://t.co/dM6q1gkvTh
🎧 Poliziaren zenbait oldarraldi abiapuntu hartuta, Euskal Herriko mugimendu militanteak errepresioaren gorakada salatu du. Azken asteetako giro politikoa aztertu dute 'Urubia' bideopodcastean👇🏼
https://t.co/MOcBIEozd2
Supermerkatuetara iristen den janariaren ibilbidea ikertzen du Claudia Giordanok, prozesu horretan sortzen diren hondakinak murrizteko asmoz: «Ez da jendearen jokabidea aldatu behar: elikagai sistema konpondu behar da, matxuratuta baitago».
https://t.co/hzjbfmgqyh
Zuberoako artaldeen hotsa museoko pieza bilakatu du Nader Koochakik. ‘Hots likidoa’ deitu dute Baionako Euskal Museoan sartu obra. Nader Koochakik Gipuzkoako Gordailuko eta Euskal Museoko burdina urtuz ekoitzi zituen joareen soinu banda presentatu dute. https://t.co/2EZVujsJKs
Joxe Azurmendiren amaitu gabeko testu batzuk landuta, 'Gure klasizismo txikia' kaleratu du Jakinek. XX. mende hasieran Jesuiten euskal eskolako kide batzuek klasizismoaren inguruan zituzten ideiak azaltzen dira liburuan. Azurmendik 80ko eta 90eko… https://t.co/kvtbS6YxGV
Lau urteko berritze lanen ostean, zabalik dira berriz ere Bilboko Euskal Museoko ateak. Ekainaren 10ean egingo dute irekiera, eta museoa osatzen duten lau eraikin multzoetako hiru izango dira jadanik bisitagarri. Ekainaren 21era arte sarrera librea… https://t.co/FOoCEvvney
Sare elektrikoa berritzeko enpresa multzo bat bultzatu dute Jaurlaritzak eta Iberdrolak. Teknologia berriak garatzea izango dute helburu. Hiru urtean 160 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua lortu nahi dute, eta 520 lanpostu sortu. https://t.co/cIOPS0c1kg
Etxean zegoela atxilotu zuten Beñat Remon Reta gazte antsoaindarra atzo. Espainiako Poliziaren komisarian zenbait ordu egonarazi ostean, aske utzi zuten, deklaratu ere egin gabe.
https://t.co/BjfRkpLU6Y
Desokupa CyL enpresaren kontrako salaketa aurkeztu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Etxegabetu nahi dituzten familien informazio pertsonala sare sozialen bidez zabaltzea leporatzen diete. Horretaz gain, mota horretako enpresen «izaera faxista»… https://t.co/gOUVgoSFZY
Nafarroako sindikatuek kontzentrazioa egingo dute asteartean, «kalitatezko osasun publikoaren alde». ELA, LAB, UGT, SATSE, SAE eta Afapna sindikatuek Nafarroako Gobernuari eskatu diote «aldaketa sakonak» egin ditzala Osasunbidean. https://t.co/4lhRNjAzCe
Txapelketa biribildu nahi dute pilotariek. Euskal Herritik Mundura pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar eta etzi artean. Balorazio positiboa egin du federazioak, euskal selekzioa jende guztiarengana heldu delako. https://t.co/M4dALkhtl9
Hilekoa ikuspuntu biologiko soiletik aztertu ordez, Maria Reimondezek auzitan jartzen du kolonialismoarekin eta gorputz normatiboekin duen harremana. Haren arabera, pauso handiak eman dira osasun ikerketetan, baina oraindik ere lan handia dago egiteko.
https://t.co/VojuQwONql