Putinek helburuak beteta baino ez du adostuko «betirako bakea» Ukrainarekin. Errusiako presidenteak AEBetako ordezkariei aditzera eman die okupatutako lurraldeak Moskuren esku geratzen ez badira ez dela gerra amaituko. Zelenskik salatu du berriz ere moteldu egin dutela Ukrainako armadak erabiltzen duen Internet zerbitzua.
https://t.co/Ea5NLX4gjW
Euskal Herriak badu zer hobetu produktibitatean eta enpresen sorkuntzan, Gaindegiaren txostenaren arabera. Gaindegiak adierazle sozioekonomikoen aurtengo galeria plazaratu du, Euskal Herri osoko datuekin. Europarekin alderatuta, Euskal Herriak errenta altua du, baina «adi» erreparatu behar dio gizarte desberdintasunari.
https://t.co/EZL9c45NzU
Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte DA! Pro topaketan, azaroaren 24an eta 26an. Musikaren eta haurrentzako ikuskizunen arloko sortzaileei eta programatzaileei zuzenduta dago. Azaroaren 24an izango da haur ikuskizunen gainekoa, eta 26an musika arlokoa. Programatzaileek azaroaren 23ra arteko epea izango dute izena emateko.
https://t.co/Y3Gzrp6Hib
30 lantoki baino gehiagotan hizkuntza ohiturak aldatzeko ekinbidea dinamizatuko du Ahize-AEKk. Borondatezko konpromisoei eta tratuei esker, lantokietan euskararen erabilera sustatzea du helburu Euskara Tratuak ekinbideak, baita dinamikan parte hartzen dutenen euskararekiko atxikimendua handitzea ere. 21 eguneko ekinbidea da.
https://t.co/34GBUOGlXl
EAJk ziurtatu du Madrilen «euskal herritarren interesak defendatzeko» plan bat daukala. Kanpaina abiatzeko atarian, EAJk agerraldia egin du Bilbon, eta adierazi du euskal herritarren interesak Madrilen defendatzeko «euskal talde indartsu bat» proposatzen dutela.
https://t.co/H71ucwekVo
LABek argi esan dio EAJri ez dagoela «erdibiderik». «Sare errentistaren alde» egitea egotzi dio sindikatuak EAJri, eta hori salatzeko «sare horrek bahituta» zeukan etxebizitza turistiko bateko giltzak «berreskuratu» ditu Bermeon.
https://t.co/dG9vjXmNI9
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan girotutako thriller bat idatzi dute Koldo Anasagastik eta Xabier Euzkitzek. 'Joateko ere aske' deitu dute nobela, eta Lena Urbistondo izeneko fikziozko bertsolari txapelduna da protagonista. Txapela jantzi ostean, desagertu egingo da, eta bertso bidez helduko dira hura salbatzeko pistak.
https://t.co/ab9ggwqM5B
87 auzapezek prefetari idatzi diote, euskarari buruz duen jarreraz «kezka» agertzeko. Departamenduko eta eskualdeko hainbat parlamentarik eta hautetsik ere sinatu dute gutuna. https://t.co/r1ceTguB6e
https://t.co/r1ceTguB6e
Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin». Jeltzaleek eta sozialistek neurrietako batzuk adostu dituzte Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina, hala ere, PSE-EEk hamahiru alegazio aurkeztu ditu, besteak beste, aseguru pribatuei eta gimnasioei lotutako kenkarien aurka.
https://t.co/hH9Ja8jnSS
Biljana Isailovic-ek irabazi du Etxepare itzulpen saria, Bernardo Atxagaren 'Zazpi etxe Frantzian' serbierara eramateagatik. Epaimahaiak itzulpen lan «zaindua» dela argudiatu du, are, «bikaintzat» jo du. Treci Trg argitaletxea ere saritu dute, eleberria plazaratzeagatik.
https://t.co/OnS5tA3jMG
Espainiako Kongresuak onetsi egin du etxegabetzeen aurkako dekretua, eta atzera bota du alokairuak automatikoki berritzearena. Etxegabetzeen aurkako neurriak jasotzen dituen eta alokairuen prezioei mugak jartzen dizkien dekretua onetsi du Diputazio Iraunkorrak. Alokairu kontratuen luzapen automatikoaren dekretuaren aurka bozkatu dute EAJk, PPk, JxC eta Voxek.
https://t.co/6XixcnY6c0
Israelek gutxienez sei pertsona hil ditu Gazako ospitale bat bonbardatuta. Nasser ospitaleko kirurgia esparruari egin dio eraso Israelgo armadak. Hildakoen artean adingabe bat eta mediku bat daude.
https://t.co/zJV8WAaw97
BSHren moduko itxiera kasuak eragozteko, industria legea onartu dute Nafarroan. Inbertsioak bultzatzeko, administrazio prozedurak errazteko eta deskarbornizazioa laguntzeko neurriak ezartzen ditu. PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak alde bozkatu dute, EH Bildu abstenitu da, eta UPNk, PPk eta Voxek kontra egin dute.
https://t.co/DatmnSAvzN
Xibertan lortu ez zen batasuna gaur egun lortu nahi du EH Bilduk. 1977an Xibertako elkarrizketetan parte hartu zuten zenbait eragiletako ordezkariekin egin dute agerraldia, Bergaran. Elejabarrietak iritzi dio ordukoa ezin dela aukera galdu baten oroitzapenera mugatu, eta egungo garaiei aurre egiteko balio behar duela.
https://t.co/PMtuWmXjbW
Sunsundeguiren egoitza enkantean jarri dute, 4,2 milioi eurotan. Altsasuko autobus ekoizlearen egoitzaren balioa 7,7 milioi eurokoa zela kalkulatu zuten. Iazko maiatzean hasi zen enpresaren likidazio prozesua, 50 milioi euroko zorrei aurre egiterik ez zuelako.
https://t.co/sylTdOOzuq
Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapia zentro berriko tresna garrantzitsuenak. Asteartean hasi ziren beso robotikoa instalatzen, eta gaur amaitu dute. 2027an kalibrazio eta proba fasean sartuko da zentroa, eta 2028 hasieran prest egotea espero dute.
https://t.co/xTfFezmMg9
Greba eguneko «indar erakustaldia» txalotu du LABek: «Azken urteetako jarraipen zabalena izan du». Sindikatuaren ustez, greba orokorrak agenda politikoan sartu du «lan eta etxebizitza duinaren» aldeko aldarrikapena, eta «etxebizitza sindikalismoa» hauspotu.
https://t.co/H5YGCw1slW
🗣 Maria Lopez de Subijana. Lopez de Subijana mugimenduan oinarritutako diseinuan dago espezializatuta, eta markentzat egiten du lan. «Markak ekosistema oso zabalak dira, biziak. Gauza asko mugi daitezke horren barruan».
https://t.co/f0UnR3nJIT