Jaizkibel aurrera!
30 urte pasa dira lehen aldiz emakumeak Alardean parte hartzen saiatu zirenetik.
Jaizkibelen borroka ez da soilik Hondarribiko borroka: gure herriaren izaera feminista eta askatzailearen aldeko borroka ere bada.
Bat egiten dugu gaur hileko azken ostiralean, @SareBillabona eta @EtxeratElkartea-k deituta 19:00etan egingo den elkarretaratzearekin eta parte hartzeko deia egiten dugu.
Gainera gaurkoan @onddoga-ko gazteek herri-kirol ikuskizuna eskainiko dute.
Oskar, Karlos eta Manex↘️ETXERA↙️
Urte berri on!
2026an borrokan jarraituko dugu Euskal Herria sozialista, feminista eta euskalduna lortu arte.
Atzo, gaur eta beti: Euskal Herria askatzera lotuak✨
#UrteBerriOn#GoraEuskalHerriaAskatuta#Independentzia
Gabon hauetan ere, atera gaitezen kalera euskal preso politikoen eskubideen alde, eta behin betirako preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak etxean egon daitezen!
Denak extera!✊
#EzinDaGehiagoLuzatu#OskarKarlosManexETXERA
Bat egiten dugu euskal presoen eskubideen eta elkarbizitzaren alde @SareBillabona-k gabon hauetan deitutako mobilizazioekin:
▶️Abenduak 24, 18:30: Giza-katea Iru Aldetatik.
▶️Abenduak 31, 18:30: manifestazioa Zizurkil-Villabona artean.
#EzinDaGehiagoLuzatu#OskarKarlosManexETXERA
Gazte independentistok argi dugu zein den bidea eta horretan borroka egiten jarraituko dugu, ekinez Euskal Herri euskalduna lortuko dugu.
Euskararen alde oldartzen jarraituko dugu.
✊🏻Ekinez egina, gazteok independentzia!
Azaroaren 22an berriro Bilboko kaleak betetzera goaz!
Milaka herritarrek faxismoari aurre egingo diogu eta askatasunean eta berdintasunean oinarritutako Euskal Errepublika aldarrikatuko dugu.
Zatoz gurekin! Askatasun haizea gara eta!
#A22Bilbora#AskatasunHaizea#AmasaVillabona
Gaur iluintzean ehunka herritar elkartu gara Villabonako Erreboteko plazan, Palestinar herriarekiko dugun konpromisoa azaltzeko eta Israelek eragindako genozidioa behin betirako amaitu dadila exijitzeko.
Gu beti Palestinarekin!
#GenozidioaAmaitu#PalestinarekinKonpromisoa🇵🇸
Gaur dozenaka milaka lagun elkartu gara Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Goizean zehar ere, Ikamak piketeak egin dituzte hamarnaka ikastetxe eta unibertsitatetan.
Ostean, beraien blokeetara batu gara hiriburu guztietan.
Mobilizatzen jarraitzea, inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Sindikatuekin batera kaleak bete ditugu gaur milaka ikaslek. Argi utzi dugu Euskal Ikasleria Palestinarekin dagoela eta egongo dela beti.
Gaur arratsaldean Gernika-Palestinak deitu dituen mobilizazioekin bat egiten dugu.
🇵🇸 Genozidioa gelditu, ikasleok Palestinarekin!
Gaur urriaren 12 da, hispanitatearen eguna. Gazte independentistontzako ordea, gaur ez da ospakizun eguna. Guk, gaur, ez dugu ezer ospatzeko. Gure herriaren askatasunaren aldarria erdigunera ekarri eta espainolismoa borrokatuko dugu.
#EkinezEgina gazteok independentzia!
Gaur arratsaldean dozenaka herritar elkartu gara Villabonako Erreboteko plazan, Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeraman flotillari egindako erasoa irmoki salatzeko.
Atxilotutako ekintzaileak askatu!
Israelekin harreman guztiak eten!
Genozidioa STOP!
#PalestinaAskatu🇵🇸
Israelgo estatu genozidak Gazara laguntza humanitarioa zeraman @GSMFlotilla erasotu du eta partaideak atxilotu ditu!
Bat egiten dugu gaur egingo diren mobilizazioekin eta parte hartzeko deia egiten dugu:
👉19:00etan Villabonako Erreboteko plazan.
Atera kalera! #PalestinaAskatu🇵🇸
Ederra bada herriarengatik hiltzea, zein ederrago herriarentzat bizitzea, herriagatik behar baita bizi; behar da irabazi.
Bihotzak bero eta ukabilak estu goaz etxera, horixe baita borroka: mundua irabazteko Euskal Herria irabaztea.
Gora Euskal Herria askatuta!
#AskatzeraLotuak
Garaiak borrok eskatzen du!
Gaur 50 urte betetzen dira Juan Paredes "Txiki", eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik. 21 eta 33 urte zituzten.
Borrokak merezi du!
Borrokan erorikoengatik, Euskal Herriko gazteon alde. Borrokara!
Gora Eusko Gudariak!
Gora Euskal Herria askatuta!
Zer zen zu lotzen zintuena?
Eta zerk lotzen nau ni?
Zer zen zu lotzen zintuena?
Honek askatzen nau ni.
Ekin eta bultza #askatasunera!
Abestia osorik👇🏻
https://t.co/LGlKO0sEr8
Bat egiten dugu Gernika-Palestina herri ekimenak ostiral honetarako deitutako protesta kazeroladarekin, eta gu bertan izango gara.
👉Irailak 5 ostirala, 19:00etan Villabonako Erreboteko plazan.
Hartu zure kazuela zaharra ta goilara eta zatoz!
#GenozidioaSTOP#PalestinaAskatu 🇵🇸