Gogoratu! Ekindarren batzar orokorra egingo dugu asteazkenean.
🗓 Uztailak 3
⏰️18:00
📍Soreasu antzokian
(Joan ezin zaretenok beste bazkide baten esku utz dezakezue zuen ordezkaritza)
Ekindarreko bazkideok laster jasoko ditugu lehen fakturak. Aurretik, tailer bat egingo dugu, faktura horiek behar bezala ulertu ahal izateko.
🗓 Apirilak 30 (asteartea)
⏱️17:30
📍Soreasun
Euskaraz izango da, eta itzulpen zerbitzua egongo da behar duenarentzat.
Ekainerako eguzki plaken azpiegitura bukatuta zuten. Ordutik, abian jartzeko eta energia sareratzeko baimenak lortzeko kanpo erakundeen izapideak egiten jardun du Ekindar kooperatibak. Martxoan proba fasea hastea espero dute. #Azpeitia@EEkindar
https://t.co/7i3lnXWv07
🗒 Asteazkenean, urtarrilak 31, Ekindarren batzar informatiboa egingo da Soreasun, 18:00etan. Besteak beste, proiektuaren egungo egoeraren eta jasotako dirulaguntzen berri emango dute.
Datorren urteko apiriletik aurrera, nire etxeko garbigailua, hozkailua, plantxa... Urrestillako eguzkitik eratorritako argindarrarekin funtzionatuko dute.
Bertatik bertara.
Atzo, Azpeitian, @EEkindar kooperatiba errealitate bihurtu zen. 526 bazkideen konpromisoari esker, Azpeitiarrek eraldaketa energetikoan aurrerapausu handia emango dute, euren energia sortu eta kontsumitzeko komunitate propioa sortuz, hain zuzen ere. ZORIONAK!
#Azpeitia#Ekindar
Atzo ekindar azpeitiarron energia kooperatiba errealitate bihurtu genuen. Azpeitiak transizio energetikoaren erronkari aurre egiteko tresna berria sortu du, azpeitiarrok erakutsitako konpromisoari esker.Zorionak eta eskerrak proiektua gauzatzeko aletxoa jarri duzuenoi @EEkindar
Eratu dugu gure kooperatiba gaurko batzarrean! Ekindar azpeitiarron energia kooperatiba martxan da 526 bazkiderekin! Eskerrik asko proiektuko parte zareten guztioi. Geure energia geuk sortzea gero eta gertuago dugu #Ekindar#Azpeitia#Energiakomunitatea
Datorren astean hitzordu garrantzitsua dugu! Bazkideen lehen batzarra egingo dugu; urduri baina ilusioz gaude. Bagoaz geure energia sortzeko bidean aurrera! #Azpeitia#Ekindar#GeureEnergia
Ekindarreko bazkidetza eskaerak egiteko azken astean sartu gara. Oraindik ez zarela bazkide? Eskatu zure kalkulu pertsonalizatua! https://t.co/a0SfozOem2 #Ekindar#Energia#Azpeitia
Azken 100 bazkideak egiteko, astelehenetik aurrera, bi astez berriro irekiko dugu Goiko kaleko bulegoa #Azpeitia#Ekindar#Energia https://t.co/TxyvXfdjFY
Gaur eta bihar, 10:00etan, 15:00etan eta 19:00etan Ekindarreko lehen bazkidetza kontratuak sinatuko ditugu!Bagoaz aurrera! #Ekindar#Azpeitia#Energia https://t.co/lxSSWKWxRu
Hiru astean bazkide izateko prozesua herriko 600 familiak hasi dute. Babes horrek herritarren beharrei erantzuten dien proiektua dela azpimarratzen du berriro. Trantsizio energetikorako pausoak ematen jarraituko dugu #Azpeitia#Ekindar#Denontzat#DenonArtean
Pausoz pauso KM0-ko energia sortzeko proiektuan aurrera goaz. Gaur herritarren arretarako bulegoa ireki dugu. Azpeitia jasangarriago baten alde lanean jarrituko dugu. @EEkindar