Atzo Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herri eta auzotan Euskal Selekzioaren aldeko olatu berde bat altxatu genuen. Zorionak Euskal Herria!
GURE HERRIA
GURE KOLOREAK
GURE SELEKZIOA
Gurea Euskal Selekzioa!
Euskal Herria irabaztera!
Gaur espainiar eta frantziar selekzioek jokatzen dute, eta berriz ere, euskal selekzioari jokatzea ukatzen diote.
Ez Espainia ezta Frantzia ere!
Gurea euskal selekzioa!
Euskal Herriko hamaika herritako plazetan 8 puntako izarrak agertu dira, Gazte Topagunera deitzen.
Apirilaren 2tik 5era, Euskal Herri osoko milaka gazte independentistaren topagune izango da Abadiño.
Zatoz zu ere!
Apirilaren 2tik 5era, hitzordu garrantzitsu bat duzu.
Gazte independentistok Abadiñon elkartuko gara. Egunerokotasunean zeharkatzen gaituzten eta parean ditugun gaien inguruan, hausnartu, ikasi eta eztabaidatzeko aukera izango dugu.
Eskuratu sarrera eta zatoz!
Martxoaren 17an gazteok gure bizi baldintzen eta herri honen aldeko apustua egin eta mobilizatuko gara.
LGSa hemen erabaki. Hemen lan egin, Euskal Herrian erabaki.
Gazte, batu borrokara!
Euskal Herria bidegurutze batean dago. Garaiak ardura eta borroka eskatzen du.
Gazte independentistok prest gaude gure herriaren eta gure herriko gazteriaren alde konprometitzeko!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal gazteria!
Gora Ernai!
Bide horretan, hainbat hedabide eta alderdi politikok kriminalizazio saiakera baterako operazioa jarri dute martxan.
Bihar, honen gaineko irakurketa egiteko prentsaurrekoa egingo dugu 12.00etan Deustuko San Pedro plazako frontoian, Bilbon.
Ribabellosako Osborne zezena bota du Ernaik bart gauean. Euskal Herrian zutik zegoen azken Osborne zezena hain zuzen.
Sinbolo espainolistek ez dute tokirik Euskal Herrian.
Ekinez egina.
Gazteok independentzia!
Abenduak 3 · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskararen egoerak kezkaturik, hainbat eragile elkartu gara hau salatzeko eta Kontseiluak deituriko ekitaldira deialdia egiteko.
Abenduak 27 ikusiko dugu elkar Miribilan.
EUSKALTZALEON GARAIA DA !
Beldur eta kontrol mezuen artean heldu zaigu aurtengo azaroaren 25a.
Egoera honen aurrean, ezinbestekoa da urrats bat aurrera eman eta feminismoaren alde lerratzea.
Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan, feminismoaren aldeko barrikadan lerratzen jarraituko dugu!
Badatoz bigarrenez, Independentziara egunak. Hego Euskal Herrian, 76 tokitan ospatuko dira aurten. Independentziaren aldeko aldarria zabaldu, ditugun kezkak partekatu eta elkar ezagutzeko aukera eskainiko diguten egunak izango dira.
Ekinez egina, #GazteokIndependentzia