@darozena Eta bada beste kontu bat ere, ez hanka ez buru ez duena: inoiz estelar bat jokatzen ikusten ez ditugun pelotariak, noiz eta txapelketa nagusian bakarrik ikustea izarrekin jokatzen!
@darozena Nik ere aspalditik uste dut sei bikotekoa behar duela. Gainontzean, gero ordezkoak eta sartzean, kriston desorekak sortzen dira. Eskuzak ordezkatu behar badu Zabaleta eta Arangurenek Mariezkurrena, bikotea atzelaria nagusi izateko pentsatuta dagoenean...
@darozena Sei horiek dira niretzat argi eta garbi lehen mailakoak. Gero Imaz, Aranguren, Eskiroz, Bikuña, Gabirondo, Eskuza... denak bigarren maila batean, une jakin batean puntualki goikoekin joka dezaketenak, sasoian egonda eta beste.
@darozena Rezustarekin jarriz gero, izatez, ez nintzateke harrituko orain dela bi urte Ezkurdiarekin jarri zutenean gertatutakoa errepikatzea. Hau da, txapela lortzea...
@darozena Horregatik, ikusiko dugu ze bikote jartzen dituzten, baina ze eman behar du, abantaila gehiago Aspen Ezkurdiak 35 urterekin? Dariok lesioz lesio ibilita? Manomanista irabazi ezean jokatu ere egingo ez zuenean? Eta egungo Altunak Bikuña edo Eskuza baino atzelari gehiago behar du..
@darozena Zuk esan duzu: joera.Ez da bi partiduko kontua. Hiru urte Lau eta Erdiko finaletik kanpo, manomanistan beste batzuek aurrea hartu, binaka laguntza gehiagoren beharrean... Jakina, binaka Zabaletarekin jartzen badute, txapeldun.Baina abantaila Elordik eman behar al zuen orain arte?
@darozena Eta ez diot Altunaren kasua izango denik, e! Denborak esango du. Baina sarri gertatzen da. Eta, gero, betikoa, goi mailako kirolean pixka bat behera egitea nahikoa dela atzean zeudenak gainetik pasatzeko. Ezkurdia gaizki dago? Ez, baina ez da orain dela bost urtekoa...
@darozena@tolarearano Eta gero beste kontu bat ere badago, pilotarien eta botileroen etengabeko keinuak epaileei, errespetu faltak, pilotariak behin eta berriz sartzea aurkarien bidean... Zahartzen ariko gara, baina frontoietan oso kontu itsusiak ikustera ohitzen ez ari ote garen...
@darozena@tolarearano Bistakoa, baina telebistan botatzen ari diren partidu batean ze zentzu du horrelako baliabide bat erabiltzeari uko egiteak? Pilota ez dela futbola, kasu gehienetan errepikapena ikustea nahikoa erabakia di-da hartzeko...
@ManoPelota Muruak irabaziz gero poz itzela hartuko nuke, baina nik uste Josebak irabaziko duela gaur. Are, Josebak finalerdietan Zabala gaindituko duela ere uste dut...
☝🏼🏥🇧🇴Evo Morales: “¡Solamente en Bolivia, gracias a Cuba, llegamos a operar de la vista gratuitamente a 700.000 personas!”
En La Pirenaica, entrevisté al hermano @evoespueblo , el cual es un político boliviano y líder sindical.