Udan buru-belarri ibili gara espazioa atontzen eta estenatokian eta rokodromoan lanean. Laster Auzo Etxean parte hartzen duten taldeen berri zabalduko dugu. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, hurbil zaitez edo idatziguzu!
#EtenikgabeAuzoaBerpizten
🌿🏚Sastrakan sortutako ilusio eta proiektuak aurrera darrai inoiz baino sendoago.
‼️Ez dugu gaztetxearen aurkako erasorik onartuko.
📢 Gaur, 19:00etan, manifestazioa deitu dugu metrotik hasita.
SASTRAKA AURRERA!
GORA PORTUGALETEKO GAZTERIA!✊🏻
Datorren asteartean, abuztuak 4, ortu tailerra egingo dugu gaztetxean 12:00etan.
Ortua lantzen ikasi edo 7Katuko ortuaren parte izateko aukera bikaina izango da, animatu!
Uztaileko egitarauari amaiera emateko, ostegun honetan "Covid-19 aren aurrean gazteok zer?" hitzaldia antolatu dugu gaztetxean, ostean jatekoa eta musika egongo dira. Animatu!!
Hemen da ostiraleko egun osoko auzolaneko kartela!
10:00etan hasiko gara eta bazkaria egongo da. Beraz, asanbladako kideei jakinarazi etorriko zarela edo gure korreora idatzi.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(Segurtasun neurriak errespetatuko dira)
Defendatu dugu... Eta aurrera goaz!
Hilabete honetan Prest! aldizkarian argitaratutako artikulua. Gazte Lokala defendatzea lortu genuen eta lanean jarraitzen dugu!
Horretara bidean, uztaileko egitaraua antolatu dugu, espazioaren azpiegitura konpontzeko eta egungo ofentsiba burgesaren aurrean ikuspegi kritikoa lantzeko asmoz.
Bertan ikusiko dugu elkar!
Defendatu dugu.. eta aurrera goaz!
🎨Irudia berritu dugu, desalojoari aurre egitetik haratago bizirik gaude eta martxan jarraitzen dugu! Beste mundu batekin amesten dugu: gazteriaren espazio erreferentzial izaten jarraituz, autogestioa oinarri hartuta Deustu eraldatzera goaz!
🚨 2017ko irailean udalak desalojatzeko agindua helarazi zigun.
Lorea ukabil bihurtuta, hilabete gogorrak izan ziren: asanblada, mobilizazio, ekintza... Desalojoari erantzuteko geneukan guztia eman genuen, eta esan dezakegu bataila hori irabazi genuela, momentuz behintzat!
📍1991ko ekainaren 21ean okupatu zen Deustuko merkatu zaharra.
🖌️Urteak joan eta etorri Gazte Lokalaren kanpoko aldea irudiz aldatzen joan egin da, beti koloretsu mantenduz. Bilboko udalaren "garbiketa" unitateen kolore grisaren aurka borroka etengabea izan da✊.
Kaixo Deustu,
Nahiz eta aurten ezin izan dugun urteurrena ganoraz ospatu, Gazte Lokaletik berriekin gatoz:
Hilabeteak pasa ditugu iruditegi berria prestatzen... eta badaukagu jada! Datozen egunetan argitaratuko dugu.
📡Adi seinaleari!