Larunbat honetan, hilak 6, uztaileko gure lehen kontzertua emango dugu, Oñatiko Triana auzoan. Etorriko zarete? Ezin izanez gero, lasai, hilean zehar baduzue-eta non aukeratu; izan ere, uztaila bete-betea datorkigu. Hau hasi besterik ez da egin! #garilak26#eguneroda26#live
Udaran sartu berri gara, eta guk ongi-etorri ezin hobea eman diogu: bart Urrestillan, eta herenegun, hilaren 21ean, Anoetan. Eskerrik asko gurekin dantzatu zenuten guztioi! Uda hasi besterik ez da egin! 📸 Eider Iturriaga #garilak26#eguneroda26#siemprees26#rock#live
Gaueko girotik eguneko girora igaro ginen atzo, udarako gauetan batzuetan igartzen den freskotasunetik atzo bizi izan genuen bero itogarrira. Hala ere, plazer bat izan zen. Polito pasatu genuen arratsalde-iluntzea zuen artean, Sestao. Mila esker! #garilak26#live#music#rock