Kulturan hartzen du arnas euskarak eta horretan segituko dugu Hitzen Lihoko kideok; saretuta, komunitatean eraginez, kultur gerrilla gisa tokiko eskala nazionalarekin elikatuz eta alderantziz. Eskerrik asko aitortzarengatik, Iratxe Retolaza.💜
#Arnasguneak2025
Hitzen Lihoko bertso saio literarioan, gorputza jarri dute gaur (eta nola) @onintzaenbeita@anereuzkitze, Alaia Martin eta Alaine Agirrek. Ederra gozatua! Eta honekin kitto #HitzenLihoa2024. Eskerrik asko partehartzaile guztiei eta ikus-entzuleei. 2025eko azaroan gehiago!
Desplazamendu feminista hauen genealogia potente eta kirurgikoa ekarri digute Jone Rubiok eta Irati Majuelok, Iratxe Retolazak gidatuta. Nibela! #HitzenLihoa2024
'Bereiz liteke pentsamendua gorputzetik?' galdera horretatik abiatuta zinez hitzaldi interesgarria eskaini digu @iratizubiazz-ak gaurko pote filosofikoan. Elkarrekin pentsatzen aritu gara ondoren, ekintza xume bezain iraultzailean.
📷 Mendi Urruzuno #HitzenLihoa2024
BIHAR:
19:00etan, Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak mahai-ingurua Jone Rubio eta Irati Majuelorekin, Iratxe Retolazak gidatuta. #HitzenLihoa2024
Pote filosofikoaren txanda izango da gaur Hitzen Lihoan eta 'Berezi liteke pentsamendua gorputzetik?' elkarrizketa filosofikora gonbidatu nahi zaituztegu. @iratizubiazz-ek irekiko du bidea eta solasean arituko gara 19:00etatik aurrera Kastro Berri taberna. #HitzenLihoa2024
Mari Luz Estebanen manifestuarekin eman diogu hasiera aurtengo Hitzen Lihoari. "Haragizko herri" izaten asmatzen dugun bitartean, Eneko Gilen 'Vulnerable Triptych' ikerketa koreografikoaren muestra zinez interesgarria ikusi ahal izan dugu.
📸 Mendi Urruzuno #HitzenLihoa2024
@biraprodukzioak eko lagunek Nagore Legarretaren irudietan oinarrituta eta Mari Luz Esteban eta Elena Olaveren testuekin egin dute aurtego spot eder hau. Bihar inauguratuko dugu. Zatoz gorputza jartzera!
Giro ederrean ekin diogu aurtengo Hitzen Lihoari, Helduen Tailerreko 'Gorputz artean' pintura erakusketarekin. Asteazkenean inauguratuko dugu aurtengo edizioa Mari Luz Estebanen manifestuarekin eta Eneko Gil dantzari eta koreografoarekin. Egitaraua osorik: https://t.co/pZyEqvCv2M