Urteak herrien gaztetxe gabe,urteak asanbladak plazan egin eta gure interesak asetzeko espaziorik gabe. Guzti hori bukatu da, larunbatean Gazte Asanbladak erakutsi baitzuen antolakuntza independienteak bere fruituak ematen dituela. Gaztetxea zabaldu zuten!
https://t.co/kk37bpqZIZ
AEBek ezarritako blokeo egoera tarteko, muturreko egoeran dago Kuba. Hori dela eta, Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketa egingo dugu IASk eta EHKSk Euskadi-Cuba elkartearekin batera herri zein heziguneetan.
Apirilaren 13tik 24ra egingo dugu bilketa heziguneetan.
Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketa egingo dute @EHKSozialista|k eta @IASozialista|k, @euskadicuba elkartearekin
93 herritan bilduko dituzte produktuak apirilaren 25ean, eta 100 hezigunetan baino gehiagotan hilaren 13tik 24ra bitartean
🔗 https://t.co/I9uUbJuKXU
Gaur bukatu da Korrika.
Ibilbideko hainbat txokotan euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borrokaren garrantzia aldarrikatu dugu. Izan ere, Euskal Herrian bermatuta ez dagoen eta borrokatu beharreko eskubidea da.
Segi dezagun borrokan euskaraz bizi eta ikasteko baldintzen alde!
Euskararen alde Euskal Herria zeharkatzen hasi da 24. Korrika.
Ikasle langileok ere bertan egongo gara, euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko borrokan jarraitzea dagokigulako.
Ikasle langile batu korrikara!💥
Tubos Reunidosek 301 langile kaleratuko ditu.
Elkartasun osoa langileei. Erasoen aurrean, ezinbestekoa da klase borroka indartzea eta kapitalisten irabaziak kolokan jartzea, langileon bizi-baldintzak hobetzeko.
Kaleratzerik ez!
Klase elkartasuna Tubos Reunidoseko langileekin!
M3 BORROKA EZ DA ETEN!
Kaleak milaka ikaslez bete ditugu Gasteizko IASetik martxoaren 3ko 50. urtemugan.
Eraildako bost langileak omendu eta memoria iraultzailea zabaldu dugu.
Klase batasuna oinarri hartuta, sozialismoaren bidean lanean jarraituko dugu!
Gaur Gasteizko ikasleok kaleak hartu ditugu, hain zuzen, 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte betetzen diren honetan, borroka ez dela eten argi adierazteko.
M3 BORROKA EZ DA ETEN!
Kaleak milaka ikaslez bete ditugu Gasteizko IASetik martxoaren 3ko 50. urtemugan.
Gaur, eraildako bost langileak omendu eta memoria iraultzailea zabaldu dugu.
Klase batasuna oinarri hartuta, sozialismoaren bidean lanean jarraituko dugu!
🔴 Ikasle-greba Gasteizen, Martxoaren 3ko 50. urteurrenean
Jendetza batu da Gasteizko @IASozialista|k eta @GKS_Gasteiz|ek deitutako manifestaziora, 'Borroka ez da eten. Ikasle langileok haustura politikoa' lelopean.
Irudietan, mobilizazioa Andre Mari Zuriaren Plazatik irteten.
Gaur, milaka ikaslek Euskal Herriko kaleak hartu ditugu, hedatzen ari den faxismoaren eta inperialismoaren aurrean, ikasle langileok lehen lerroan egongo garela adierazteko.
Jarrai dezagun, beraz, norabide horretan antolatzen eta mobilizatzen.
Arratsaldean 18:00tan Baionara!
Hona hemen atzo urtarrilak 31eko mobilizazioaren aurkezpenak utzitako irudiak Amurrion.
Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka, gazte langileok kaleak hartu!
#U31Mobilizatu
Urtarrilaren 31n faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka mobilizatuko gara. Gerturatu aurkezpenera mobilizazioaren nondik norakoak entzuteko eta prestaketan parte hartzeko!
Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka, GAZTE LANGILEOK KALEAK HARTU! #U31Mobilizatu
Gaur Laudioko ikasleok Maderaseko langileen manifestaziora batu gara jasaten ari diren kaleratzeen aurrean klase elkartasuna adierazteko!
Gora langileon borroka!
Maderaseko langileak aurrera!
EAJk "elkarrekin arraun egiteaz" hitz egiten du, enpresarientzat eta errentistentzat gobernatzen duen bitartean.
Milioiak eurentzako laguntza eta abantaila fiskaletan; miseria, kaleratzeak eta prekarietatea guretzat.
Ez dugu elkarrekin arraun egiten, ez Aiaraldean, ez inon.
Kurtso hasierarekin batera GKSren aurkezpena egingo dugu Amurrion.
Gure jarduna, erronkak eta egungo testuinguruaren gaineko irakurketa ezagutzeko batu aurkezpenera!