Etxebizitza eskubide bermatuaren alde, ikasle langileok greba orokorrera goaz. Hona hemen IASetik egiten dugun irakurketa.
Batu hezigunez hezigune deitu ditugun asanbladetara. Azaroaren 11n hustu ditzagun heziguneak eta bete ditzagun kaleak!
🚩A11 GREBA OROKORRA
Etxebizitza eskubide bermatuaren alde ikasle langileok grebara goaz!
Ikasle langileok modu askotan jasaten ditugu etxebizitza auziaren ondorioak.
Horien erantzuleak diren espekulatzaileen aurka eta gure interesen alde borrokatzeko, batu ikasle komiteetara!
🗣️ "Izan gaitezen langile borrokaren historiaren beste urrats bat. Sozialismoaren proiektu historikoa gorpuztera goaz! Hemen indarrak hartu, herrietara itzuli eta lanean jarraituko dugu! Gora iraultza sozialista!"
🚩Milaka gazte langilek sozialismoaren alde borrokatzeko hautua egin dugu Elizondon. Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka borrokatzeko konpromisoa adierazten dugu.
Bilakatu dezagun komunismoa gazteon arteko indar nagusia!
#TPGNSozialista
Milaka gazte bildu gara Elizondon lau egunez, faxismoari eta estatuen autoritarismoari aurre egiteko eta sozialismoaren proiektu historikoa gorpuzteko konprometituta.
Hona hemen Gazte Topagune Sozialistaren laburpen bideoa.
📹👇🏻
Euskal Herriko langile klasearen borondate nazionala eta bere hizkuntza zapalduak izaten jarraitzen dute. Autodeterminazioaren eta sozialismoaren alde lerratzen gara.
EZ DUGU EZER OSPATZEKO!
🗣️" Milaka gazte elkartu gara egunotan Elizondon. Euskal Herri osotik etorri gara milaka militante eta gazte iraultzaile sozialismoaren bidean urrats bat gehiago emateko. "
Borroka ezberdinen topaleku bilakatu dugu Elizondo milaka gazte langilek.
Faxismoaren, poliziaren inpunitatearen eta etxebizitza problematikaren aurrean ditugun eginbeharrez hitz egin dugu besteak beste, eta sozialismoaren aldeko borroka hedatzeko beharra mahaigaineratu dugu.
🚩Eman diogu hasiera Gazte Topagune Sozialistaren 6. edizioari.
Sozialismoaren alde indarrak batzeko asmoz, milaka gazte langileren elkargune bilakatuko dugu Elizondo lau egunez.
Dagoena onartu ala borrokara batu!
Kapitalismoaren aurkako borroka dinamika sendo bat ari da eraikitzen. Eta orain gazte langileok hitzordu garrantzitsu bat dugu Elizondon.
Formatzeko, mobilizatzeko eta datorrenari indar handiagoz aurre egiteko.
Sozialismora bidean batu Gazte Topagune Sozialistara.
Bi egun besterik ez dira geratzen aurtengo #TPGNSozialista |ri hasiera emateko.
Ostiraletik astelehenera bitarte formakuntza politikorako, hausnarketarako eta sozialismoaren aldeko borrokarako gunea izango da Elizondo.
DAGOENA ONARTU ALA BORROKARA BATU!
🚩TPGN SOZIALISTA🚩
Urriak 9tik 12ra Elizondon ospatuko den Topagune Sozialistari buruz berri emateko, egitarauak antolatu ditugu bai Oreretan (irailak 25) bai Oiartzunen ere (urriak 3) 🗓️📍
📢Animatu hurbiltzera📢
DAGOENA ONARTU ALA BORROKARA BATU!
E28
Sexu askapenaren nazioarteko egunean LGTBfobiaren aurkako borrokaren eta horien eskubideak defendatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Borroka horiek zapalkuntzarik gabeko gizarte sozialista eraikitzera bidean kokatzen ditugu.
Escalerillasen gertatu dena logika baten adibide argia da: irabazi pribatuak gizarte-beharren gainetik kokatzen diren logika kapitalistarena eta horren zerbitzura dauden instituzio publikoek betetzen duten paperarena.