Urtebeteko jardunaren ostean Iparratik Twitter kontua ere zabaltzea erabaki dugu fronte komunikatibo berriak zabaldu eta klase-elkartasunean sakontzeko.
Hemen duzue gure aurkezpen komunikatua:
Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Hainbat dira Euskal Herrian errefuxiatuen alde lanean diharduten taldeak, herrietan eta auzoetan lan eredugarria burutzen dutenak; eta gaur, beste behin, kaleak hartu dituztenak errefuxiatuen aldeko aldarriekin.
🍞🍲 Oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua erantzun oso ona izaten ari da, baina eskariak gora doaz. Horregatik, elkarrekin ari gara lanean Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako lagunak, elkartasuna antolatzeko helburuz. Gelditu gabe gabiltza. Laster izango duzue informazio+.
[EUS] Bihar Urolan bizi diren afrikar batzuek eta @ElkarEkin -ek arrazakeriaren aurka deitu duten kontzentrazioan izango gara. Aurten gutxienez 18 afroamerikar hil ditu poliziak odol hotzean AEBetan.
Arrazekeria eta biolentzia estrukturala borrokatu!
Patxi Ruizek presoen aurkako zapalkuntza sistematikoa salatzeko 31 egun eman ditu borrokan. Grebaldiaren segundu bakoitza konpromiso eta erresistentzia eredu da guztiontzat.
⚠️ Oinarrizko elikagaien eta produktuen bankua eskualdera hedatu dugu. Azpeitian martxan jarritako proiektuak herriko mugak gainditu ditu, izugarri hazi baita laguntza eskatu duten pertsonen kopurua, eta horietako batzuk Zestoako nahiz Azkoitiko bizilagunak dira.
Aurrera goaz Legution elikagai eta lehen mailako produktuen bankuarekin. Hilabete hasiera guztietan bezala sorten banaketa egunak dira hauek. Beharren argazki txiki bat eduki dezazuen:
[LANGILE MUGIMENDUA/SOLDATAPEKO LANA] Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginek mobilizazioak berrartu dituzte, geldialdi behartuaren ostean @erresidentziak https://t.co/sGnA59LDTy