Sabino Ormazabal joan zaigu, bakearen, giza eskubideen, memoria historikoaren eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko militante nekaezina.
Doluminik bihotzekoenak senide eta lagunei.
Eskerrik asko herria egiteagatik!
Sabino Ormazabalek utzi gaitu. Gurekin gelditzen da herri honekiko eskuzabaltasunez utzitako konpromiso militantea.
Ohorea izan da askapen prozesuan bidelagun izatea. Besarkada estua lagun eta senideei.
«Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko». Sabino kantatzen joan zaigu, eta hilko ez den herria negar batean uzten du.
Umiltasunez, patxadaz argudiatuz, pertsona eta herrien eskubideak defendatuz ezagutu genuen.
Badira pertsonak ahaztezinak, diskrezioz, alez ale, ekarpen handia egiten dutenak. Maitagarriak.
Sabino, eskerrik asko.
Ez dugu ahaztu behar, zauri haren orbainak bizi-bizirik dauzkagulako oraindik, eta ez dugu ahaztu behar, faxismoaren oihartzuna gero eta ozenago entzuten delako.
Gure herriaren historia eta ondarea ezagutzea eta bizirik mantentzea ezinbestekoa da, iragana begirada kritiko, zintzo eta plural batetik aztertuz, aurrera egiteko.
Gaur Getarian izan gara, Elkanoren Lehorreratzearen antzezpenean. Zorionak herritarrei egindako lanagatik ✨
Mariak urteak daramatza bizikidetzari ekarpen aparta egiten, zubiak eraikitzen eta gorrotoari aurre egiten. Gaurko hausnarketa horren eta bere eskuzabaltasunaren beste adibide bat da. Beti elkarbizitza osasuntsuaren alde lanean.
Mila esker Maria!!
Herri bat garela aldarrikatzeko, Euskal Herriaren nortasuna, eskubide historikoak eta euskal autogobernuaren aldeko konpromisoa berritu dugu gaur Bergaran.
1976ko alkate haien determinazioa eta konpromisoa ere aitortu ditugu. Izan zinetelako gara. ✨
Izan zirelako gara, garelako izango dira!
Altxamendu faxistaren 90. urteurrenean, ez zaituztegu ahazten!
Garai ilunetara eraman nahi gaituztenen aurrean, memoria, erreparazioa, burujabetza eta askatasuna! 🌹
Nik ere nahiko nuke urduri egon partiduaren aurretik…
Nik ere nahiko nuke emozioarekin bizi partidua…
Nik ere nahiko nuke poztu garaipenarekin…
Nik ere nahiko nuke garaipen bat ospatu..,
Baina gure selekzioa ukatzen digute
#Ofizialtasuna
Carlos Garaikoetxeak utzi gaitu. Frankismoaren osteko lehen lehendakari, Eusko Alkartasunaren sortzaile eta gure eskubide nazionalen defendatzaile sutsu.
Eskerrik asko gure aberriaren askatasunaren eta burujabetzaren alde egindako lan izugarriagatik eta uzten diguzun ondare politikoagatik. Agur eta ohore!
Agur eta ohore Carlos Garaikoetxea lehendakariari. Nafarra, abertzalea eta Euskal Herriaren semea. Gure instituziogintza modernoaren aktore nagusietako bat eta burujabetzaren bidean indarrak batzeko konpromisoaren eredu.
EH Bilduren komunitatetik dolumin sentituenak bere senide eta lagunei, baita Eusko Alkartasunaren familia politiko osoari ere. Lurrak goxo har zaitzala.