✨ 75 urteko historia Karmelitak ikastetxean ✨
75 urteko bizipenak 45 minutuko dokumental batean islatzea ez da lan erraza izan, baina gure historiarekiko maitasun eta errespetu osoz egin dugu.
🍌🍓🍒 #FrutarenJaia ospatu dugu!
Elikadura osasuntsuak eta fruta egunero jateak duten garrantziaz jabetzen dira gure ikasleak, modu dibertigarri eta berezi batean.
DBHko ikasleek fruta banatu dute gure txikien artean, elkartasuna, ardura eta zaintza bezalako balioak sustatuz.💚
💗🧠En el proyecto Taupada dedicamos momentos a escucharnos, conectar con nosotros mismos y tomar conciencia de cómo nos sentimos. En esta ocasión, además, hemos realizado ejercicios para activar el cerebro.✨
💗🧠#TaupadaProiektuan, eguneroko erritmotik tarte batez aldendu eta gure buruari arreta eskaintzen diogu. Lasaitasuna lantzeaz gain, burmuina aktibatzeko ariketak ere egin ditugu.
Norbere burua ezagutzea, emozioak kudeatzea eta ongizatea zaintzea ere hezkuntzaren parte dira. ✨
Gainera, Maialen Gascón ikasleak VI. Bertso-paper Lehiaketako 2. saria lortu du. Zorionak! 👏
✨ Janire Agirrezabala eta Koldo Ruiz bertsolarien saioaz eta Inun abeslariaren emanaldiaz ere gozatu dute. 💚
🎤📖 Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleek Zornotzako #BertsoTopaketa-n parte hartu dute, herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera.
Jardunaldiak bertsolaritzaz gozatzeko eta euskararekiko zaletasuna indartzeko aukera eskaini du.
🌹✨ Durante el mes de mayo, en Karmelitak hemos profundizado en la figura de María y en los valores que representa. El amor, la gratitud, la cercanía y el cuidado de las personas forman parte de nuestro día a día y enriquecen la educación que ofrecemos. 💗
🌹✨ Maiatzean zehar, Mariaren irudia gertutik ezagutu eta harekin lotutako balioak landu ditugu Karmelitak ikastetxean.
Maitasuna, esker ona, hurbiltasuna eta zaintza bezalako balioek gure eguneroko hezkuntza-jarduna aberasten dute. 💗
🥁🎵 Musikako saioetan erritmoa eta koordinazioa landu dituzte 6. mailako ikasleek. Musikak entzute aktiboa, arreta eta talde-lana sustatzen ditu, ikaskuntza dibertigarri eta parte-hartzailearen bidez. Gorputza eta mugimendua uztartuz, ikasteko modu berriak deskubritzen dituzte.
🎉💙 ¡Ya está todo listo para la fiesta de final de curso!
Deporte, música, diversión, solidaridad y muchos momentos para compartir en comunidad. Además, queremos felicitar a Izei Feliu, autor del cartel ganador de esta edición. 👏🎨
¡Anímate y ven a celebrarlo con nosotros/as!
🎉💙 Dena prest dago eskolako jaiaz gozatzeko!
Kirola, musika, dibertsioa, elkartasuna eta elkarrekin partekatzeko une ugari izango ditugu. Gainera, Izei Feliu zoriondu nahi dugu, edizio honetako kartel irabazlearen egilea
Animatu eta zatoz gurekin ospatzera! 🙌✨
Eskola baratze bat izateak 🌱 abantaila ugari ditu: talde lana 🤝 indartzen du, zentzumenak 👀 estimulatzen ditu, ahaleginaren balioa erakusten du, ingurumenaren zaintza 🌍 sustatzen du… eta Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek ostiralero zaintzen dute!
🎉📅 ADI! Badator eskolako jaia!
Gorde datak: ekainaren 5a eta 6a.
Laster emango dizuegu egitarauaren berri. Ez galdu!💙
🎉📅¡ATENCIÓN! La fiesta de final de curso está aquí.
Reserva las fechas: 5 y 6 de junio.
Muy pronto compartiremos toda la programación. ¡No te lo pierdas!🙌
🗺️✨ Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek Durangaldea ezagutu dute. Irteera hauen bidez, inguruko herriak, kultura eta ondarea gertutik deskubritzen dituzte. Gure ingurunea ezagutzeak sustraiak balioesten eta ikaskuntza modu bizigarrian bizitzen laguntzen du. 💚
🔵📐 Lehen Hezkuntzan gorputz geometrikoak ikasi dituzte. Azalpenen eta adibideen bidez, matematika ulertzen eta egunerokoarekin lotzen dute. Horrela, komunikatzeko gaitasuna eta arrazoibide logikoa ere lantzen dituzte. 💙
☀️🌿Con el buen tiempo, l@s txikis de 2 años han disfrutado de un día muy especial en Akarlanda. Con el final de curso cada vez más cerca, estas salidas son una oportunidad perfecta para disfrutar de la naturaleza y seguir creando recuerdos junto a sus compañeros y compañeras. 💛
☀️🌿Eguraldi onarekin batera, 2 urteko txikiek egun berezia bizi izan dute Akarlandan. Ikasturte amaiera gerturatzen ari den honetan, naturaz gozatzeko eta gelakideekin oroitzapen politak sortzeko aukera paregabea izan dute. Barreak, jolasa eta laguntasuna izan dira protagonista.
🎨🖐️ ¡Pintura, colores y pequeñas manos en marcha! En Infantil viven sus primeras experiencias con pintura de dedos, tocando, mezclando y creando libremente. El juego y la curiosidad son la mejor manera de aprender en estas primeras etapas. 💛
🎨🖐️ Pintura, koloreak eta esku txikiak martxan! Haur Hezkuntzako gelan hatz-pinturarekin lehen esperientziak bizi dituzte, libreki ukituz, nahastuz eta sortuz. Jolasa eta jakin-mina dira etapa honetan ikasteko modurik onena. 💛
🐛📖 Let’s listen to the story of our friend Cecil the Caterpillar! Lehen Hezkuntzako ikasleek ipuin bat kontatu dute ingelesez, ahozkotasuna eta hizkuntzarekiko konfiantza landuz. Istorioen bidez, hizkuntza modu natural eta dibertigarrian erabiltzen dute. 💚
🪞✨ L@s txikis de un año descubren su propia identidad a través del juego y la experimentación. Mediante imágenes, aprenden a reconocerse mientras desarrollan la atención y la autonomía de forma natural. Pequeñas actividades del día a día que dan lugar a grandes aprendizajes. 💛