📄 INPOSIZIORIK EZ!
Igande honetan izango da Futboleko Munduko Kopako finala, Espainiako Selekzioa finalera sailkatu da eta Euskal Herrian alderdiek nahiz hedabide espainolistek kanpaina erraldoia abiatu dute.
Horren harira zenbait adierazpen egin nahiko genituzke:
Euskal Herrian espainolismoa eta frantziar txobinismoa inposatzen dizkigute, eta Munduko futbol koparen testingurua probesten ari dira inposaketa hori indartzeko nahiz normalizatzeko.
Gazte langileok espainolismoari nahiz frantziar txobinismoari aurre egin behar diogu.
🚩 Sanferminen hasieran sozialismoaren aldeko aldarria eraman dugu Iruñeko udaletxe plazara
🇵🇸 Eta Palestina ahaztu gabe, Israelgo entitare sionistaren aurkako mezua ere presente. Sozialismoa eraiki!
Euskararen eta milaka ikasleren eskubideen aurkako erasoen aurrean, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen alde borrokatu behar dugu.
Borroka hori Euskal Estatu Sozialistaren norabidean kokatu behar dugu.
Bide batez, @kontseilua|ren mobilizazioetara batzeko deia luzatzen dugu.
𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘 𝗧𝗢𝗣𝗔𝗚𝗨𝗡𝗘 𝗦𝗢𝗭𝗜𝗔𝗟𝗜𝗦𝗧𝗔
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko #tpgnsozialista antolatu dugu.
🗓️ Urriak 9-12
📍Elizondo
Dagoena onartu ala borrokara batu!
Gaurkoan gogora ekarri nahi dugu Txabi Etxebarrieta militante politikoa. 1968ko ekainaren 7an 23 urte zituela hil zuen Guardia Zibilak tiroz Tolosako Benta Haundi auzoan.
Oroimena borrokan eraiki!
Jaurlaritzaren kriminalizazioa jasaten ari garen hainbat eragilek batera manifestazioa deitu dugu eskubide zibil eta politikoen alde. Ekainak 20 Bilbora!
⚠️ AZKEN ORDUKOA | Ertzaintzaren karga bortitzak Loiuko aireportuan, Global Sumud Flotillako ekintzaileen aurka.
Sei pertsona atxilotu ditu poliziak: hiru ekintzaile eta harrera egin dieten beste hiru kide.
👥 "Ez da bakarrik ongietorri baten inguruko auzi bat. Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen auzi bat da"
Ekainean hamasei berangar epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, ongietorri bategatik. Goiuri Alberdi eta Hegoi Uriarterekin izan gara
🔗 https://t.co/T1pmSrDTJb
🇵🇸 | 78 urte igaro dira #Nakba|tik eta Israelek Palestinan aurrera daraman hondamendiak ez du etenik.
Israelgo estatu sionistaren aurka eta palestinar erresistentziaren alde Hego Euskal Herriko hiriburuetan @Palestinarekin|ek antolatutako mobilizazioetara deia luzatzen dugu.
UDALAREN ERREPRESIOARI AURRE EGIN!
Beasaingo udala 300€ eta 1000€ arteko isunak ezartzen ari da kaleetan kartelak edo pankartak jartzeagatik. Oraingoz, 2100€ ditugu isunetan.
⚠️ [AZKEN ORDUKOA] Gose-greba hasi du Iñaki Bilbao preso politikoak, askatasun politikoen defentsan
Isolamenduan sartu dute, zeldatik amnistiaren aldeko banderola kentzeari uko egiteagatik. Gose- eta komunikazio-grebari ekin dio, protesta modura
https://t.co/SZqRIFswJi
🚩Gaur Langileon Nazioarteko Eguna da eta inoiz baino premiazkoagoa da langileria berriro ere nazioarteko indar bilakatzea.
NATOk eta sionismoak gerrara eta pobreziara daramate munduko langileria. Haien aurka eta alternatiba sozialistaren alde ikasle langileok Iruñera!
Amaitutzat ematen ditugu aurtengo Herri Unibertsitateak!
Eztabaida eta formakuntza politikoa ardatz, ehunka ikasle elkartu gara egunotan.
Unibertsitate eredu kapitalista jo puntuan jartzen eta ikasleon interesetako hezkuntza eraikitzen jarraituko dugu!
🚩𝐌𝐀𝐈𝐀𝐓𝐙𝐀𝐊 𝟏 | IRUÑEA
Gerra inperialistaren, NATOren, Europako Batasunaren eta sionismoaren kontra mobilizatuko gara Maiatzaren Lehenean. Horien guztien aurka eta alternatiba sozialistaren alde.
🕐 12:30ean
📍Iruñeko Zezen plazatik
Hasi dira Euskal Herriko campus ezberdinetan Herri Unibertsitateak!
Bertan formakuntza politikorako, eztabaidarako eta aisirako aukera paregabea izango dugu.
Animatu parte hartzera!