Azkeneko aste honetan, milaka palestinar erail ditu Israelgo Estatuak Gazan.
Sarraski egoera honen aurrean, Palestinako herriari gure elkartasun osoa adierazteko kontzentrazioa deitzea premiazkoa dela ikusten dugu. Ostiral honetan, 19:00etan elkartuko gara Legutioko plazan.
IRAKURKETA | GKS Gorbeialdeatik Legution langile klasearen gaineko kontrol soziala bermatzeko kamerak ezarri dituztela salatu nahi dugu.
Gazte langileon aurkako eraso orori, antolakuntza komunistaz erantzungo diogu! Kontrol sozialik ez!
Gaurko egunez, 1991.urtean, Guardia Zibilak Iñaki Ormaetxea urbinarra, Patxi Itziar eta Jokin Leunda erail zituen Donostiako Morlans auzoan. Erakutsitako konpromezu politikoa eta
borroka aurrera eraman izanagatik, bizitza eman zuten militante hauek gogora ekarri nahi izan ditugu
Langile Kontrolpeko Espazioen defentsaren aurkako erasoak salatu eta auziperatuei elkartasuna adierazteko epaiketa egunean deitutako elkarretaratzera bertaratzera dei egiten dugu.
🗓️Irailak 1
🕒10:30
📍Gasteizko Epaitegia
Hona hemen deialdia eta irakurketa:
Aurten ere badatoz Legutioko San Blas jaiak!
Urtero bezala egitarau oparoa osatu dugu otsailaren 3 eta 4rako. Futbol txapelketa, frontenis txapelketaren finala, pilota erakustaldia, kontzertuak eta askoz gehiago izango ditugu asteburuan zehar. Beraz gorde data eta hurbildu!
Azken urteotan indartuz joan diren Langile Kontrolpeko Espazioen defentsarako gaitasunak hedatzearen emaitza da Defentsa Komunitatea.
Espazio hauek mantentzeko eta zabaltzeko zailtasunen aurrean, hauen defentsarako baliabide eraginkorrak garatzearen ondorio izan dena.
◾️Errakitik langile kontrolpeko espazioen defentsan jardun dugu azken urteotan. Lortutako garapen mailak, ordea, bide propioak egiteko baldintza nahikoak ematen dizkio espazioen autodefentsari. Hori dela eta, ongi etorria ematen diogu langile kontrolpeko espazioen @defentsakom
PSOEren desalojo azkarra gelditu!
Okupazioaren kontrako lege proposamenek indarra hartu dute, eta horren erakusle nagusia da PSOEren desalojo azkarraren legea. Hori salatzeko eta langile kontrolpeko espazioen beharra aldarrikatzeko mobilizatuko gara abenduaren 10ean.
ADI‼️ Gutxienez lau eraso salatu dira. Gizon bat atxilotu dute bi alaba adingabeak bortxatzen ibiltzeagatik eta Diputazioko hezitzaile bat ikertzen ari dira tutoretzapeko neska bat sexualki erasotu izanagatik.
Beste bi gizonek bikotekideak erasotu dituzte azkeneko egunetan.
#AgirretarrenBandera | Asteburu honetan kalera atera dugu «Agirretarren Bandera» antzezlana: bi emanaldi egin ditugu Idiazabalgo eta Legutioko plazetan.
Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi!
Aurrera doaz Legutioko jaiak! Larunbatean, gazte eguna ospatuko dugu, Legutioko jaien baitan.
Adin guztietarako egitarau oparoa osatu dugu eta beraz, asanbladatik hurbildu eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
17an ikusiko dugu elkar🤟🏻🤟🏻
1991eko abuztuaren 17an Guardia Zibilak Iñaki Ormaetxea urbinarra erail zuen, Patxi Itziar eta Jokin Leundarekin batera. Aurrera eramandako borroka eta erakutsitako konpromisoa ez da galduko, belaunaldiz belaunaldi biziko da!
Heldu da. Urte luzez izan dugu gainean Putzuzuloren eraisketaren mehatxua, eta geure egin dugun etxe barruraino sartu dituzte jada makinak, pixkanaka-pixkanaka, guztia botatzeko. Hamaika proiektu, eragile eta pertsona elkartzeko aterpe izan dena eraisten ari dira jada
Egun hauetan zehar gaztetxeko 5. urteurrena ospatu dugu 🔥
Eskerrik asko ekintzetara gerturatu eta parte hartu zenuten guztioi!
Eskerrak ere, @Izar_Haitz , Boga Boga eta Xarma DJari!
Asteartean desalojatuko dute Desjabetuon Hotela Zentro Sozialista. Espazioen gaineko kontrola ezinbestekoa da lan politikoa egiteko, horregatik Zentro Sozialistak defendatzeko deia egiten dugu.
Desalojoaren aurka, Zentro Sozialistak aurrera!
Hemen atzoko bideo laburpena: