Gure elkartasun eta babes osoa helarazten diegu Ipar Euskal Herriko ikasleei, bereziki hezkuntza euskaldunaren eta ikasle langileen interesen alde borrokan ari diren Etxepare lizeoko ikasleei.
Ipar Euskal Herriko ikasleok, zuen borroka Euskal Herri Langile osoarena da!
Ikasi, borroka eta bizi euskararekin kanpainari jarraipena emanez, hitzaldiak prestatu ditugu datorren asterako hainbat campusetan. Hitzaldi hauetan euskara Euskal herri langileriaren askapenerako tresna garrantzitsuena bezala aztertuko dugu
IKASI, BORROKA ETA BIZI EUSKARAREKIN!
IKASI, BORROKA ETA BIZI EUSKARAREKIN!
Euskara ez da soilik hizkuntza edo ondare kulturala, Euskal Herri langilearen askapen prozesuaren tresnarik handiena da. Horregatik, kurtsoari hasiera emateko ASTINDU dinamikak euskaren inguruko hitzaldiak antolatuko ditu. Adi egon sareetara!
EUSKARAREN AURKAKO ERASORIK EZ!
Euskara defendatzea ez da soilik hizkuntza bat babestea. Euskal Herriak bere hizkuntza sistema propioa eraikitzeko duen eskubidea eta beharra defendatzea da.
Unibertsitatea ez da espazio neutroa nazio ikuspegitik ere, Euskal Herriak pairatzen duen nazio zapalkuntza normalizatzeko eta birpruduzitzeko tresna nagusienetakoa da.
Gernikan prentsaurrekoa egin dugu hurrengo apirilaren 5ean burutuko den Aberri Egunera deituz.
π Apirilaren 5ean
β° 13:00etan
π Gernika, Merkuriotik
ASKATASUNAREN BIDEAN, BORROKAK DARRAI!
Konstituzioak blindatzen ditu Euskal Herriaren asimilazioa eta hezkuntzaren gaineko kontrol zentralista. Zapalkuntza sozial eta nazionala gainditzeko, ikasle eta langile borrokaren eskutik etorriko den estatu zapaltzaileekiko apurketa da bide bakarra.
A6 19:00etan, Durangora!
Konstituzioan jasotzen dira Euskal Herri Langilearen zapalkuntza nazionala eta soziala ahalbidetzen duten baldintzak. Halaber, Madrilen zehazten dira hezkuntzako curriculumaren nondik norakoak eta honen gaineko kontrola.
Abenduaren 6an 19:00etan denok durangora!
"Su etena, konponbidea..? Palestinaren egoera eta etorkizuna". Datorren ostegunean Leioan izango dugu Laila Jaled brigadako kide palestinarra.
π Azaroak 20
π11:00ean
πGKZ-ko Sarreran
SELEKTIBITATEAREN INPOSIZIOA ASTINDU!
Selektibitatea ez da azterketa hutsa, Euskal Herriko ikasleon zapalkuntza eta bazterketa erreproduzitzeko tresna eraginkorra baizik.