@ikerbengo Lasai, hor ez dago inolako arazorik. Common Voiceko grabazioek CC0 lizentzia dute, hau da, jabetza publikoan daude. Edonork erabil ditzake (baita Googlek bere produktu komertzialetan). Horrek ez du ezer txarrik.
Hizkuntzak ere jabetza publikoa dira, denonak.
[Hezkuntzan Librezale: prentsa-oharra] Hezkuntza Sailak hezkuntza lege berrirako akordioa urratu du Googlerekin sinatutako hitzarmenaren bitartez https://t.co/rwBNbeE7nw
#CommonVoice proiektuan parte hartzera animatzeko katalanek egin duten webgunetxoa (bideoarekin):
https://t.co/Zd4jDcNzuE
Kanpaina honi buruzko informazio gehiago:
https://t.co/XN0ZxceXI5
♥️🎮Otsailaren 14an ez da soilik San Valentin ospatzen: Maite dut Software Librea Eguna da baita!
Europako Software Librearen Fundazioak ekitaldi bereziak antolatu ditu biharko; streaming bidez jarraitu ahalko dira.
#Bideojokoak#SoftwareLibrea
https://t.co/UnzyrpIqWD
#CryptPad lankidetza ahalbidetzen duen tresna-sorta bat da. Software librearekin egina da eta denon eskura dago. Gainera, @alexgabiri esker orain euskaraz dago! #tresnak
Hasi erabiltzen: https://t.co/yCcbd6hSUS
Alexen azalpenak: https://t.co/cR8XiRpe7S
BIDEOA | Hizkuntza teknologiak: Bartzelonako Supercomputing Center eta Librezale
@Euskarabildua jardunaldiaren baitan Ona de Gibert eta Asier Iturraldek hizkuntza teknologien inguruan eskaini zituzten euren hitzaldiak eta hemen dituzue ikusgarri: https://t.co/4dNaYjAkTB
#Blender 3.0 kalean da. Bertsio honek hainbat hobekuntza dakartza. Ez galdu aurkezpen bideoa!
https://t.co/VNBoBwYafz
Bertsio honen ezaugarriak idatziz: https://t.co/GlcgDl9lxe
#HezkuntzanLibrezale taldea EAEko legebiltzarrean izan da gaur, parte hartzeko gonbita jaso ondoren. Gure kide Iñigo Gebara joan da eta hezkuntza legeak zehaztu behar lituzkeen printzipioak azaldu ditu. Hemen entregatutako idatzia eta argazki batzuk: https://t.co/aKKOWxpg6q
@theklaneh@Bergaratik Common Voice Euskarazen batua lantzen ari gara (oraingoz behintzat). Beraz, esaldian DUT agertzen bada, Bergararrek ez dute DET irakurri behar ezta bizkaitarrek DOT, baizik eta esaldian dakarrena hitzez hitz. Fonetikoki MILA, HARI eta JOAN bakoitzak desberdin ahoskatzea ondo dago
#NextCloud bat daukazu eta segurtasun kopiak eskuz egiten dituzu? Edo ez dituzu egiten?!
NextCloud daukan beste lagunen bat baduzu, NextCloud Backup primeran etor dakizuke!
https://t.co/Md6bIOL7ri