⚠️ [EGUNERAKETA]
Eskuburdinekin loturik eraman dituzte faxismoaren aurkako eta Gazte TPGN Sozialistara joateko mezuak atera dituzten bi gazte.
Lanean ari ez zen ertzain batek esku hartu du, militante sozialista bati lepotik helduz.
https://t.co/Of4GUdsEnK
⚠️ Bi atxilotu bart Hondarribian, pankarta bat jartzeagatik
Polizia-dispositibo erraldoi bat ezarri dute ertzain eta udaltzainek, @GKS_Bidasoa|ko bi kidek ipinitako pankarta baten harira.
Hurbildu den jendearen kontra oldartu da Polizia, eta atxilotu egin dituzte bi gazteak.
⌛Gero eta hurbilago dago #tpgnsozialista eta egitarau zabala izango dugu urriaren 9tik 12ra Elizondon.
Egun horietan zehar sozialismoaren norabidean indarrak batu nahi ditugu; eta hausnarketarako, aldarrikapenerako eta komunitate politikoa indartzeko egitaraua osatu dugu.👇
Inperialismoaren, langileon pobretzearen eta autoritarismoaren agenda onartzen duten alderdien aurrean, sozialismoaren aldeko hautua egiten dugu.
Beste ikasturte batez faxismoari eta autoritarismoari aurre egiteko bidea hori dela erakustera gatoz.
Batu borrokara!
📹👇🏻
EHKSren kriminalizazioa Baionako udal-kontseiluan: "antisemitatzat" jo dute
Israel salatzeagatik, @EHKSozialista eta Palestinaren aldeko mugimenduak seinalatu dituzte PS eta Renaissancek; kriminalizazio-markoarekin bat egin du EH Baik, "hitzez hitz"
🔗 https://t.co/8Gvp1YuJFV
Ofizialtasunaren bidean indarrak batu eta borrokatu✊️
Asimilatuta dauden
euskaldun jatorren rolak
behin eta berriz zehaztu
izan dizkigu futbolak,
baino ez geranez frantsesak
eta ez geranez espainolak,
Oyarzabal ez ditugu
ospatuko zure golak.
Espainiako selekzioa finalera sailkatu da eta Euskal Herrian alderdi eta hedabide espainolistek kanpaina erraldoia abiarazi dute.
Ez da ikuskizun soila, ideia politikoak eta identitateak sortzeko bitartekoa ere bada.
Inposiziorik ez, gazte langileok espainolismoari aurre egin!
📄 INPOSIZIORIK EZ!
Igande honetan izango da Futboleko Munduko Kopako finala, Espainiako Selekzioa finalera sailkatu da eta Euskal Herrian alderdiek nahiz hedabide espainolistek kanpaina erraldoia abiatu dute.
Horren harira zenbait adierazpen egin nahiko genituzke:
‼️ Alderdi guztiek jarriko dituzte pantaila erraldoiak hiriburuetan Espainiako Selekzioa ikusteko
Iruñean EH Bilduk, Donostian EAJk, Gasteizen PSOEk eta Bilbon PPk; denek jarriko dituzte pantaila erraldoiak kalean, Munduko Kopako finala emateko
https://t.co/UJjwr2YYeF
Euskal Herrian espainolismoa eta frantziar txobinismoa inposatzen dizkigute, eta Munduko futbol koparen testingurua probesten ari dira inposaketa hori indartzeko nahiz normalizatzeko.
Gazte langileok espainolismoari nahiz frantziar txobinismoari aurre egin behar diogu.
𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘 𝗧𝗢𝗣𝗔𝗚𝗨𝗡𝗘 𝗦𝗢𝗭𝗜𝗔𝗟𝗜𝗦𝗧𝗔
Gazte langileok sozialismoaren norabidean indarrak batzeko asmoz, eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko #tpgnsozialista antolatu dugu.
🗓️ Urriak 9-12
📍Elizondo
Dagoena onartu ala borrokara batu!
450 kulturgilek baino gehiagok aldarrikatu dute Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzeko duen eskubidea
'Bada Garaia' ekimenak argitaratu du konponbidea eskatzen duten kulturgileen zerrenda
🔗 https://t.co/TWBLb8K0Oe
[EGUNERAKETA] ⚠️ Gutxienez 23 dira gaur goizean Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu dituen pertsonak.
Iruñerriko Antifaxistei Zigorrik Ez! plataformak Txintxillako komisaldegira gerturatzeko deia egin du, eta kontzentrazioa deitu dute gaur arratsaldean atxiloketak salatzeko.
▶️Bizi osoa Escalerillasen
Ekainaren 9an guztiz hustuko dute Escalerillas, enpresa pribatu batzuen poltsikoak betetzeko.
▶️Toda una vida en Escalerillas
El 9 de junio vaciarán las casas de Escalerillas; todo para que unas empresas privadas se llenen los bolsillos.
⚠️Hainbat gazte atxilotu dituzte Iruñean Vito Quiles probokatzaile faxistari aurre egiteagatik.
Ezin dugu faxismoa gure kaleetan normalizatzen utzi eta horretarako euste horma sendo bat eraiki behar dugu.
ATXILOTUAK ASKATU!
⚠️Gaur arratsaldean itzuliko zirela esan dute eta hamarnaka pertsona bildu dira langile familia babestera.
Hala ere, oraindik ez dira azaldu eta Burgosera alde egin dutela dirudi.
Argi dago poliziaren eta instituzioen konplizitatea dute arren, antolakuntzaz aurre egiten zaiela