Euerdion denoi! Martxoak 17ko XI.SORALUCE 4TERDIKO TXAPELKETAKO FINALA BERTAN BEHERA GELDITZEN DA coronavirusa dela eta. Prozesua doan eineab, abixatuko dugu noiz jokatuko den.Ondo segi eta zaindu!!
Nagusitan berriz, Iker Espinalek 22-10 irabazi dio Iñaki Elolari. Horrela, erabakita ditugu printzipioz datorren astean jokatuko diren finalak:
PROMESAK: J.FERNANDEZ(SAN JUAN DE FUENMAYOR) - UNAI ALBERDI( ILUNPE)
NAGUSIAK: A.ETXEBERRIA(LEMOA E.T) - I.ESPINAL( HUARTE)
Gabon! Gaur arratsaldean Bergarako udal pilotalekuan jokatu diren XI.Soraluce 4terdi txapelketako final erdietan, promesa mailan Unai Alberdi azpeitiarrak 22-5 irabazi dio Oier Hormaetxeri.
Honetaz aparte, Nagusi bigarren mailako bikoteak 22-5 galdu zuen Donostin Alde Zaharraken aurka udaberri txapelketa barruan eta baita Arrate Bergarak 22-11 galdu zuen Amaia Aldaiekin batera Emakume Mastercup txapelketako final erdian Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalagan aurka.
Bestetik, gure Nagusi bigarren mailako bikoteak ( Aitor Bergara- Beñat Iñarra), udaberri txapelketa barruan final laurdenetako partidua du ostiralean Donostin 18:30tan hasita hirugarren partidua Alde Zaharrak bikotearen aurka. Animo pilotariei eta pilotazaleei animatu ikustera!!
Horretaz aparte, asteburuan gure elkarteko hiru pelotarik partidu garrantzisuak dituzte:
Arrate Bergarak Emakume Mastercup txapelketako final erdia du pilota mixtoaz, Amaia Aldairekin batera Beasainen igandean 12:00tan.Aurkariak Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalaga.
Hemendik eskerrak eman pilotalekura hurbildu diren pelotazale denei, baita Oier Ariztegi eta Beñat Azketari gure txapelketan parte hartzearren eta zorionak eman bi finalistei.Martxoak 17an Bergarako udal pilotalekuan espero ditugu..
Baditugu martxoak 17an jokatuko diren XI.Soraluce 4terdi txapelketako finaletako bi finalista.Gaur, Jorge Fernandez errioxarrak 22-13 irabazi dio Oier Ariztegi nafarrari promesa mailan. Nagusietan berriz, Aitor Etxeberria bizkaitarrak 22-17 irabazi dio Beñat Azketa gipuzkoarrari
Gabon ! Hemen bidaltzen dizuet asteburu honetan Bergarako udal pilotalekuan jokatu diren partiduen emaitzak.Horretaz gain, komentatu Ander Etxanizek eta Markel Gartziak 22-4 galdu zutela Euskal ligako final erdia Lapkeren aurka larunbatean Tolosan, partidu eskasa jokatu ondoren.
Komentatu berez Iraitz Zubizarretak jokatu behar zuen, baiña lesioa dela eta bere ordez A.Etxeberria sartu dugula.Animo Iraitz ea azkar sendatzen zaren, baita animo datozen pilotariei ere ea partidu onak ikustarazten digute! Astearte arte....
Gabon denoi!datorren asteartean martxoak 3an LEHEN FINAL ERDIAK jokatuko dira Soraluce 4terdiko txapelketa barruan, 19:30tan hasita Bergarako udal pilotalekuan.
Hauxek izango dira bi partiduak:
PROMESAK: J.FERNANDEZ(San Juan de Fuenmayor) - O.ARIZTEGI(Txaruta - Baztan)
NAGUSIAK: A.ETXEBERRIA(Lemoa E.T) - B.AZKETA(Tartaloetxe-Zegama)
Euerdion! Gaur jokatuko den Nagusi 2.mailako partiduan Mikel Etxezarretak ez du jokatuko lesio baten ondorioz.Bere ordez, Aitor Bergarak jokatuko du Beñat Iñarrarekin batera.Animoak Mikelentzat eta baita gaur jokatuko duten bikotearentzat..
Aupa berriz ere! Aurreko mezuan ahaztu egin zait, Ander Etxaniz eta Markel Gartziak larunbat honetan Tolosan 16:30tan hasita, Lapkeren aurka Euskal Ligako final erdia dutela 22urteko azpiko kategorian.Animo bikote eta disfrutatu atope!!
Horretaz aparte, gure pilotaria den Markel Gartziak ostiral honetan 19:30tan Lezamako txapelketako finala jokatuko du O.Ariztegikin batera, U.Alberdi- Etxebarrian aurka. Animo Markel eta disfrutau!!