Gero eta sarriago ikusten ari naiz hau euskarazko berripaperetan. Azkena, 'Irutxuloko hitza' astekarian. Nahi beste gol sartzen dizkigute; gutxien espero duzun tokian eta unean, ttak.
'Egikaritu' aditza entzuten dudanean, askotan Eric Caritoux txirrindulariaz gogoratzen naiz, 1984. urtean El Galletas ezizeneko txirrindulariari Espainiako Vuelta irabazi zion hartaz.
Ea Primozek azken hiru etapetan...
@ibarra_aritz@arranomendi Ez dakit egia ala alegia den, baina nik behin Zuberoan entzun nuen (Bedaxagarri entzun ere, oker ez banabil) lepoa moztu ziotela eta burua gurutzean paratu zutela, denen eskarmentagarri, eta gero gauean isilean herritarrak heldu eta kendu egin zutela.
Euskal kazetarien alienazioaren tamaina: EHko kasua aipatu ere ez, migrazioa Euskal Herria konkistatzeko eta desagerrarazteko nola erabili den eta erabiltzen den ikusteko ezintasun erabatekoa.
Etnozidioaren azken fasean gaude: biktima ez da gai etnozidioa identifikatzeko ere.
Ez dakigu euskaraz, eta euskal sena kamustuta dago. Gainera, zabarrak gara, erdipurdikoak. Ezin burua pixka bat nekatu ere laprastadarik ez egiteko. 'Presakume' proposatu zuen aspaldi idazle ezagun batek erdarazko 'cagaprisas' esateko, baina ezin hura ekarri. Katea etenda dago.
@arranomendi Hizkuntzak ezin hobeto salatzen du esan duzun egia handia: galaiko-portugesa, normalizatuta eta ezin sendoago Portugalen; espainieraren dialekto penagarri bihurtuta eta azkenetan Galizia gaixoan.
@larbelaitz@BegonaPedrosa Martxan jarrita ere, Jaurlaritza baldin bada ebaluatzailea, apenas balioko duen ezertarako; antzerkiari jarraipena emateko eta euskaraz apenas dakiten milaka ikasleri B2a oparitzeko bakarrik.
Eskerrak ematen dizkiet euskarako azterketan ondo merezitako zeroak jarri dituztenei. Agerian utzi dute bagenekiena: euskararen inguruko antzerkia eta sistemaren ustela; IKASLE GUTXI ATERATZEN DIRA BENETAN ESKOLATIK EUSKARA ONDO IKASITA. Euskarako tituluak, aldiz, oso merke beti.
Ikastetxe askotako errealitatea, gordin-gordin:
"Euskara klase bat genuen, baina guardiako irakasle bat etortzen zen eta ez genuen ezer egiten" (Cristina Paz, 'Irutxuloko hitza', 2026-06-26)
Agerian geratu da ostera, aspergarrenez, Pnv galga ikaragarria dela euskararentzat: ikus, batetik, selektibitateko zeroen harira Pedrosa sailburu delakoak izandako erreakzioa eta, bestetik, Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko egin duten sasi-ituna. Euskarak jai harekin.
Euskadi Irratia bart arratsean: "AURREKARIRIK GABEKO beroa Europan". Euskarara ekarrita: "INOIZ EZ BEZALAKO beroa". Anormalizazioa. Espainolismo hutsa. "Bihar EURIA IZANGO DA PROTAGONISTA" esatea bakarrik falta izan zitzaion, EURIA EGINGO duela esateko. Ez dakigu euskaraz. ZERO.
Ikasle batzuek euskarako azterketan zero nota atera dutela eta, Jaurlaritza izenekoaren Hezkuntzako sailburuak, Begoña Pedrosak, "rigorea eta transparentzia" eskatu dio EHU izenekoari. Zero hark ere: zorroztasuna eta gardentasuna eskatzea zeukan. Segi euskaltegira agudo, mesedez.
Zinkoenean gertatzen naizen bakoitzean, auzo lotsa sentitzen dut. Zer hintzen eta non hango, Hernani? Urteak dira Espainiako bandera hori han dagoela. Arropak aldatuta ere, inperialismo espainiarra inperialismo espainiar gelditzen da. Borreroak hamaika aurpegi.
Hainbeste kostatzen al da gure zatiketa irudikatzen duten bost armarri horiek estaltzea? Inportanteena (bera bakarrik nahikoa dena) falta da. Urtea joan, urtea etorri, hortxe, tente potente. Garitanok, Olanok, Mendozak, noski, kale horretan ere. Besteok hartu behar neurriak?
Oso gogoko dut Dario errioxar gasteiztartua. EHko kirol nazionalean dabiltzan gehienak bezala, maitagarria zait. Baina, txapeldun osoa izateko, zerbait falta zaio niretzat, eta ez da txapela: Errioxako berezko hizkuntza ikastea eta egitea: lingua navarrorum. Orduan bai txapeldun.
Immigrazioaren tamainak muga guztiak gainditu ditu, marabunta bihurtzeraino. Eta marabuntak, bere buruaren jabe ez den herrian, aurrean eramango du (eramaten ari da) parean harrapatzen duen euskara guztia. Errematea emango dio bi estatu genozidek egindako lanari. Jakinekoa zen.
Azken 20 urtetan Eibarren %50 jeitsi da euskararen kale erabilera (%24tik %13ra).
Eta horren arrazoi nagusia inmigrante erdaldunen uholde berria da (XX. mendearen erdialdean izan zen bezala).
Baina artikuluan edozer aipatzen da hori izan ezik.
https://t.co/lTtwlqnlMJ