-Bihar larunbata, abuztuak 29, 19:30ean ZORNOTZAn Festamentua eskainiko dugu.
-Etzi igandea, abuztuak 30, 13:00an DIMAn FreshCool egingo dugu.
Gustu baduzue, beraz, oso laster arte!
Gaur Olaberrian eskaini behar genuen emanaldia bertan behera gelditu da. Data berria jakiterakoan adieraziko dizuegu.
Asteburu honetan, ordea, zuekin egoteko aukera izango dugu:
Bost urte bete ditugu, gure bizitzako onenak!!
Ospatzeko modurik aproposena, laster plazan elkar ikustea... Oso gutxi falta da jada; bitartean...
BEJONDAIGULA!!!
TIO TERONEN SEMEAK 5 URTE
Itxialdian daramatzagun hiru aste hauek frogatu dute kulturak funtsezko zeregina duela pertsonen eguneroko bizitzan. Eta agerian utzi du urteetan sektoreak izan duen krisialdi larriena biziko dugula ere. Ziurgabetasun, babesgabetasun eta prekarietate hilabeteak datozkigu.
Online kultura-kanal guztiak ixtea proposatu nahi dugu. Streaming bidez kultura edukirik ez eskaintzea, sare sozialen edo web orrien bidez, kultura erabateko itzalaldi digitalean sartuz, krisi honi aurre egiteko premiazko neurrien beharra balioesteko eta aldarrikatzeko.
Bart Tio Teronen semeak dantzan herriko frontoian, barrezka eta dantza eta musikaz gozatzen bertan geunden guzti guztiok.
Biba zuek! Antton eta beste asko!
#larrabetzu Herri bizia!