Euskal gazteriarentzako borrokarako etxe izateko prest gaude. Ala adierazi dute Maddi Urruzuno eta Amaiur Egurrola Ernaiko kideek Naizek egindako erreportajean.
Irakurri osorik hemen:
https://t.co/fZTzFeCKnU
EH Bilduk salatu egin du, azalpenak eskatu ditu eta erantzukizuna exijitu du. EH Bilduk hasieratik erakutsi du Global Sumud Flotillaren dinamikaren aldeko elkartasuna.
Nazkagarria da zure jarrera Joanex. Ez da ulertzen. Beti, edozerren gainetik, ezker independentismoa igatzen.
Gorde data:
𝐀𝐏𝐈𝐑𝐈𝐋𝐀𝐊 𝟏𝟕, 𝐌𝐀𝐍𝐈𝐅𝐄𝐒𝐓𝐀𝐙𝐈𝐎 𝐍𝐀𝐙𝐈𝐎𝐍𝐀𝐋𝐀 𝐁𝐈𝐋𝐁𝐎𝐍.
Mugimendu feminista, etxeko eta zaintza langileak, senideak, sindikatuak, gazteak, ikasleak, pentsiodunak...
ZAINTZA, HERRI KONPROMISOA!
Ernaik 4.000 gaztetik gora batu zituen Abadiñon duela astebete, momentuak borroka eskatzen duela sinetsita.
«Zabaltzeko unea da, indartzekoa, gaitasunak askatzekoa. Jarrai dezagun borrokan eta biderkatu gaitezen ofentsiban.»
+
Gazteok ere euskara gara.
Gaur, azken egunetan Euskal Herriko hainbat txokotan egin den bezala, kilometroa hartu dugu Donostian. Korrikak argi erakutsi du Euskal Herri osoan badela komunitate sendo bat euskaraz bizi nahi duena, eta milaka garela euskaraz bizi nahi dugun gazteak.
Lizarrako UPNko gobernu taldeak bizkar eman dio Korrikari eta euskarazko programazio kulturalari.
Herritarren erantzuna:
Udaletxeko Km-a erosi eta udaletxeari bizkarra emanez korrika egin.
Gora Herria!
Gora #euskara
Hunkigarria. Atharratze goraino, herriko plazan kabitu ezinik. Ze miresmena Ipar Euskal Herriko euskaltzaleei. Biba zuek eta zuen inurri lana! Gora Korrika eta gora Herria!
«Euskal Herri desiragarri bat eraikitzeko ekarpena egiten du Gazte Topaguneak»
Amaiur Egurrola, Ernaiko bozeramailea
✍️ @nerealauzirika https://t.co/A2kW5KZjpe
Feministok ez dugu posizio trans-baztertzailerik onartuko. Ez dugu sexu-langileen eskubideen gainetik putafobia zabalduko.
Transfeminismoa jopuntuan jarri edota noraez ideologikotzat hartzen dutenei: aurrean izango gaituzue.
Gazteok memoria eta borroka.
Martxoaren 3an, 50 urte beteko dira Gasteizko sarraskitik. Duela 50 urte askapen sozial eta nazionalaren aldeko ate bat ireki zen Euskal Herrian.
50 urte beranduago, gazteok lehen lerroan jarraitzen dugu lanean.
«hamaika Bizkarsorotan
botatako mila malko,
lore joko eta errientsek
egin baitzieten planto,
txapela odolezko ta
hautuzko_amatxiendako,
zuek ezina guk eginaz
hain harro zaudetelako»
Zorionak, @mtxoperena! 👏🏼
Gazteok konpromiso horretan berresten gara. Ez dugu etsiko Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna eskuratu arte, Euskal Herria askatu arte!✊✊
Nazio Askapen Mugimendua gara.