Martxan jarri dugu, @ekain12134 eta nik, lehendabiziko korreo kontuaren migrazioa. Kosta egin zaigu, baina lortu dugu aurrera eramatea. Orain enpresako kontu guztien migraketak antolatu beharra dauzkagu. #KorreoMigraketaTLHI#ITKudeaketaTLHI#projecTLHInfor
#IS3InformazioSistemak2021 Erronkarekin jarraituz, Proxmox, PfSense suhesia eta Nextcloud hodeia inplementatu dugu. Hurrengo egunetan Zimbra posta zerbitzaria, Wordpress eta Moodle CMS-ak inplementatzea ere aurreikusten dugu. @Jonma_18@agari89
#IS3InformazioSistemak2021#Eginezikasi2021 Baita ere Moodle, Wordpress eta Nextcloud-eko pertsonalizazioarekin jarraitu dugu, hona hemen pare bat argazki ikus ditzazuen.
#IS3InformazioSistemak2021#Eginezikasi2021 Gaur erronkarekin jarraituz aste honetako planifikazioa eta bilera egin dugu, bertan aurreko astean egindakoari buruz hitzegin dugu eta bakoitzak egindakoa besteei azaldu die.
@agari89@Jonma_18
#IS3InformazioSistemak2021 Hasi gara #Eginezikasi2021 akademiako datu basearen inplementazioarekin, diseinu kontzeptuala egin ondoren, honen eskema logikoa egin eta MySQL zerbitzarian hau inplementatzen hasi gara, guk Workbench bezeroa erabiliko dugu datu basearekin lan egiteko.
#IS3InformazioSistemak2021#EginezIkasi2021 erronkarekin jarraituz, gaurkoan Dinahostingen DNS erregistro publikoak sortu ditugu eta routerrean eta suhesian portuak ireki ditugu, honekin gure zerbitzuak internet bidez atzigarri utzi ditugu. @agari89@Jonma_18
#IS3InformazioSistemak2021#EginezIkasi2021 Gaurkoan taldekide guztiak bildu gara erronkaren aurrerapenei buruz hitz egiteko. Baita ere web orrialde nagusiaren pertsonalizazioarekin eta Sambarako VB erabiliz sortu ditugun skriptak egokitzen jarraitu dugu.
Asko burrukatu ondoren Jitsi, BigBlueButton eta Nextcloud Talk zerbitzuekin, lortu dugu gure sarean bideokonferentzia zerbitzari bat inplementatzea, azkenean Nextcloud-eko Talk eta Turn zerbitzari bat erabili dugu. @agari89@Jonma_18#IS3InformazioSistemak2021#EginezIkasi2021
Azkenik, Windowse-ko VBS scriptak egokitzen jarraitu dugu datu basetik esportatzen ditugun erabiltzaileen kontuak automatikoki sortzeko Samba4 domeinuan.
Segurtasun kopiak gauzatzeko Proxmox Backup Server zerbitzua ikertzen ari gara, zerbitzu berria denez dokumentazio gutxi aurki dezakegu eta ziur aski beste zerbitzu bat inplementatzen amaituko dugu, baina momentuz hau ikertuko dugu ea gure eskakizunak betetzen dituen.
Erabiltzaileen datuen kopiak egiteko Duplicati aukeratu dugu, naiz eta Acronis edo AOMEI bezalako aukera hobeagoak eduki, ahal ditugun zerbitzu guztiak Open Source instalatzeko ahaleginak egiten ari gara, horregatik aukeratu dugu Duplicati, gainera gure behar guztiak asetzen ditu