Ba al zenekien ezin dela esfera bat zehatz-mehatz irudikatu plano batean?
Hurbilketak egin daitezke, baina, albo-erroreren bat onartzera beharturik egongo gara beti.
Beraz, hainbat proiekzio kartografiko erabili izan ditugu historian zehar
Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariekin elkarlanean, eskualdeko mugikortasun jasangarria eta familia-turismoa sustatuko dituen mapak garatu genituen, eta eskuorri bat sortu genuen biekin; tokiko aukerak ezagutzeko balio duen mapa parea.
#UROLAKOSTA
Kaixo, Jone eta Iker gara eta bion artean aixe osatzen dugu 2019tik. Lau urtetik gora daramagu tokiko erakundeei ondarearen sustapenean laguntzen; ibilbide tematikoak sortu eta seinaleztatu, eskuorri eta antzekoen diseinuak egin... Jarrai gaitzazu!
Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariekin elkarlanean, eskualdeko mugikortasun jasangarria eta familia-turismoa sustatuko dituen mapak garatu ditugu, eta eskuorri bat sortu dugu biekin; tokiko aukerak ezagutzeko balio duen mapa parea.
Urola Kostan ere, bagoaz aurrera!
@Lautur1 -ko Turismo Zerbitzuarekin elkarlanean, Ibilbide Arkeologikoa diseinatu, garatu eta seinaleztatu dugu, esperientzia aberasgarria gure arekeologia sakonago ezagutu eta industriak gure iragan hurbilean izan duen garrantziaz jabetzeko.
Arabako Lautadan ere, bagoaz aurrera!
@UrolaKostakoUE-rekin eta @GMFFGM-rekin elkarlanean, eskualdeko 2 PR® mendi-ibilbide homologatuetan seinaleztapena eguneratu dugu.
Bi ibilbide, 5 udalerri, 40 km-tik gora eta eskualde paregabea!
Urola Kostan ere, bagoaz aurrera!
#Aia#Getaria#Orio#Zarautz#Zumaia
Hainbat partzelatan eginiko esku-hartzeen azalpena jasotzen duen panela egin dugu Txukun Lorazantzako lagunekin elkarlanean, Zarauzko Udalak baso naturalak berreskuratzeko planaren baitan eginikoen azalpena
#GesoerrekaBasoa#artelatza#arkamurka#EraztunBerdeUrdina@ZarauzkoUdala
Arabako Lautadako Turismo Zerbitzuko lagunekin elkarlanean, Hiru Baselizen Ibilbidea sortu dugu Burgelu inguruan; ibilbide zirkularra da, inguruko ondare arkitektoniko erlijiosoaren lagin txiki bat ezagutzeko aukera ematen diguna
#ArabakoLautada
Aro Berriaren Historian doktore den Xabier Alberdi Lonbideren zuzendaritzapean eta Zarauzko Udaleko arduradunekin, ZaSe-ko eta Itxaropenako lagunekin eta beste hainbatekin elkarlanean, Zarauzko Lorategien Historia liburua diseinatu eta erakusketako euskarriak prestatu ditugu.
Durangoko Udalarekin elkarlanean garaturiko ibilbide-sare honekin, landa-inguruneko baliabideak eta natura-ondarea gerturatu nahi dizkiezuegu.
Bertan proposatzen diren txangoekin erabiltzaileek herri-jabetzako basoez gozatu ahal izango duzue.
@DurangoBizkaia@DurangokoUdala