Magmatismoa: arroken spa gogokoena.
Urtu egiten dira, 1,200 °C- tan erlaxatzen dira, eta ateratzen direnean… BOOM! 💥Sumendi itxurako look berria. Beraz, bai, arrokek ere look aldaketa behar dute noizean behin. 🪨🌋
#Geologia
Harri magmatikoak, milioika urtetan lur azpian harrapatuta egon daitekeen harri urtutik jaiotzen dira. Irteera bat aurkitzen duenean, labak bezala igotzen da eta, hozten denean, harri bihurtzen da. Lurrak bere azala poliki-poliki tu egingo balu bezala da!
HILDAKOEN MINERALA!💀🔮
Vivianita burdinezko fosfato hidratatu bat da, materia organikoa deskonposatzen ari den inguruneetan eratzen dena. Giza gorpuetan aurkitu izan ahal da, baita mamut letaginetan eta K.a. 3.000 urteko giza gorpuzkietan ere.
#Minerals#Science#Geology
ODOL HARRIA!🩸
Badakizu hematita hausten denean, burdin oxidoz osatutako likido gorrixka bat aska dezakeela.
Izan ere, fenomeno hori zenbait Birjinek odola negar egiteak ekar dezakeen azalpenetako bat da.
Beti bezala, zientziak beti azalpen bat du.🌟
#Minerals#Science#Geology
KYAWTHUITE-a, Lurreko mineralik arraroena!!!🌟
0,3g-ko ale bakarra aurkitu da mundu osoan. 2015ean aurkitu zuten Myanmarren, eta orain Los Angeleseko Historia Naturalaren Museoan dago. Gainera, bismuto eta antimoniozko oxido natural bakarra da.
#Geology#Minerals#Science#planet
Bazenekien zer den "labradoreszentzia"?🌟🔮
"Labradoreszentzia" argiak labradorita mineralean eragiten duen fenomeno optikoa da. Labradorita geruzez osatutako feldespato mota bat da; beraz, argiak jotzen dion lekuaren arabera, kolore desberdinak izango ditu.
#Geology#Minerals
Badakizu Munduko geodarik handiena Almerian dagoela eta bisitatu ahal dela?🤯
"Pulpiko geoda" du izena eta bere kristalak 1,8 m-tara heldu ahal dira. Dolomiaren disoluzioari, eta, gero, besteak beste, ur hidrotermalek kristalak sortzeari esker eratu zen.
#Geode#Geology#Science
Zelako NAZKA!!!🤮
Eutrofizazioa ekosistema batek nutriente gehiegi jasotzen dituenean gertatzen da. Horrek arazo batzuk eragin ditzake ekosistema urtarretan, hala nola algak ugaltzea eta arrainak hiltzea. 💀
#eutrophication#Science
Ba al zenekien sumendi-erupzioen ondorioz gure planetako klima alda daitekeela? Erupzio bolkaniko handiek eguzki-erradiazioa islatu dezakete, hortaz, Lurraren tenperatura hainbat gradu jaitsi ahal da.🌋
#geology#zientzia
Mineralak ez dira soilik harri politak: batzuk elektrizitatea eroaten dute, beste batzuk magnetikoak dira, batzuk kolorea aldatzen dute beroarekin edo argiaren azpian, eta beste batzuk material gogorrak mozten dituzte, hala nola beira. Badirudi superbotereak dituztela! #mineralak
“Sumendi baten erupzioan, lur azpiko indarra askatzen da: laba, errautsak, gasa... Naturaren haserrea, edertasun ikaragarriz jantzia.”
#natura#sumendia#geologia
Ba al zenekien pumita, bere porositate handia dela eta, ur gainean flotatzen duen arroka bolkaniko bakarra dela? Erupzio leherkorretan sortzen da eta bere dentsitate baxuagatik da berezia. 🌋🪨 #bolkanismoa#geology
Magmatismoak, suntsitu ez ezik, sortu ere egiten du: 🌋
- Zure oinpean, magmak mendi berriak zizelkatzen ditu, zu konturatu gabe.
- Erupzio bakoitza ate bat da planetaren barrualde sutsuarentzat.
Lurra ez dago geldirik... baina lo dagoela dirudi. 😴🌎
Obsidiana = laba🔥 + lurra🌋. Bolkanotik irteten den beira ilun magikoa da, mineraloide bat baino gehiago. Zure energia babesteko eta indartsu izateko balio du!🖤
#Obsidiana#geology#Kristalak
Ba al zenekien bolkanismoan hiru sumendi erupzio-produktu daudela?🧐
Hau gertatzen da ganbera magmatikoko materiala kanpora jaurtitzerakoan. Kanporatutako materia hori hiru egoeratan egon daiteke: gasa egoeran, laba egoeran(likido) edo piroklasto egoeran(solido).
#volcanoes
Ba al zenekien painita dela munduko mineral arraroenetako bat? Urte askotan bi ale bakarrik ezagutzen ziren. Myanmar-en aurkitu zuten, eta bere kolore gorrixkak harribitxi berezia bihurtzen du. Geologiaren altxor bat!🪨
#Painita#Minerala#Natura#Zientzia
Ba al zenekien obsidiana ez dela mineral bat?👀
Obsidiana mineraloide bat da, ez dituelako mineraltzat hartzeko baldintza geologiko ofizial guztiak betetzen. Falta zaion ezaugarria da ez duela ondo definitutako konposizio kimikorik. #miralak#volcanoes
Sumendien erupzioek beren ekaitz elektrikoak eragin ditzakete! Sumendiek errauts eta gas hodei handi bat jaurtitzen dutenean, karga elektrikoko galdara bihurtzen da, eta izpi bolkaniko izugarriak sortzen ditu.🌋 ⚡
#sumendiak#science#relampagos
Ba al zenekien laba izugarri azkar hozten denean beira naturala sortzen dela? Horrela jaiotzen da obsidiana: beltza , distiratsua eta zorrotz-zorrotza . Antzinako gizakiek armak eta tresnak egiteko erabiltzen zuten. 🌋🏹
#Laba#Obsidiana#Natura#Zientzia
Bazenekien rubiak eta zafiroak mineral berez osatuta daudela? 🟦🟥💎
Biak korindoiez osatuta daude, (Al₂O₃). Rubiak gorri kolorezkoak dira eta kromoa izaten dute. Aldiz, zafiroak urdin kolorea ematen dieten burdinez eta titanioz daude osatuta.
#geology#saphire#ruby#gemstones